Urriko manifestazioa egin zutenetik lurraren aurkako mehatxuak areagotu egin direla salatu du Araba Bizirikek, eta maiatzaren 14ko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du
Joan den urriaren 23an manifestazio jendetsua egin zen Gasteizen, Araba Bizirik plataformak deituta. Izan ere, azken urteetan, industria makroproiektuak tarteko, Arabako landa eremua eta ingurune naturala etengabeko erasoak jasaten ari dela salatu zuten hainbat eragilek modu bateratuan. Mehatxuak areagotu direlako eta Tapia Legea bezalako arauaen aurka, maiatzaren 14an manifestazioa deitu du kolektibo ekologistak.
Joan den urriaren 23an manifestazio jendetsua egin zen Gasteizen, Araba Bizirik plataformak deituta. Izan ere, azken urteetan, industria makroproiektuak tarteko, Arabako landa eremua eta ingurune naturala etengabeko erasoak jasaten ari dela salatu zuten hainbat eragilek modu bateratuan; hala nola, zentral eolikoak, fotovoltaikoak, goi-tentsioko lineak, lautada zeharkatzen duen trenbide-linearen bikoizketa edo negutegi industrialak, nekazaritza intentsiboaren eredu.
Araba Bizik herri plataformak gaur, maiatzak 10, Gasteizen egindako prentsaurrekoan salatu du «mehatxu horiek areagotu egin dira hilabete hauetan», eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ardura jarri du mahai gainean, mendiak eta landa lurrak industrializatuko dituzten proiektuen alde agertu baitira Ramiro González, Arabako Diputatu Nagusia, eta José Antonio Galera, Ingurumen Diputatua.
Zentral elektrikoak eta fotovoltaikoak nekazal lurretan, eta frackinaren mehatxua
Kolektibo ekologistak zentral elektriko eta fotovoltaikoak izan ditu hizpide, energia-enpresa handien eta inbertsio-funtsen mesederako soilik diren estrategiaren bi adibide emate aldera. Azaldu dutenez, lurralde osoan zehar banatu nahi dituzte zentralok, gaur egun landa lur diren 1300 hektarea baino gehiago hartuko dituzte. Gainera, energia fosil kopuru handiak behar dituzte, eta ez omen dute energiaren kontsumorako eskubidea demokratizatzen.
Inbertsoreentzat, aldiz, baliabide natural publikoak eta Europatik datozen diru funtsak eskuratzeko modua direla uste dute, eta negozio horretan laguntzea egotzi diete Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Era berean, ohartarazi dute frackingaren mehatxua indarrean dela berriro ere: «EAJk ez dio uko egin egitasmo horri, eta presio egiten jarraitzen du teknika hori gure lurraldean garatu ahal izateko, nahiz eta gizartearen gehiengoaren oposizioa duen gaia izan».
Tapia Legea, EAJren estrategia aurkakotasuna «neutralizatzeko»
Araba Bizirikek maiz kritikatu du Ingurumen Administrazioaren Lege berria, Arantxa Tapiaren sailak aurkeztua, «goi-mailako interes publikoko» proiektuen inguruko erabakimena udalei kendu eta Jaurlaritzari ematen diena. Lege horrek bertan behera uzten ditu Udalen eskumenak, Hiri Antolamenduko Plan Orokorren (HAPO) gainetik pasaz. Horrelako arauak onartzea «EAJk azpiegitura handiak ezartzeko dituen planen aurkako jarrerak neutralizatzeko estrategia» dela uste dute.
Lege horrek Eusko Jaurlaritzari ahalbidetuko dio proiektuak onartzea, ingurumena babesteko eta lurraldea antolatzeko legeak kontuan izan beharrik gabe: direla zabortegiak, tratamendu industrialerako instalazioak, energia-zentralak, nekazaritza edo abeltzaintza intentsiboko industriak edota garraio-azpiegiturak.
«Proiektu horiek era subjektibo eta autoritarioan ezarri ahal izateko «interes publiko goreneko» izendatuak izatea besterik ez da beharko, eta ekimen pribatuak ere halakotzat izendatu ahal izango dira. Beraz, golf-zelai bat, turismo-gune bat edo parke tematiko bat halakotzat sailkatuak izan daitezke», argitu du plataformak.
Manifestazioa Gasteizen, maiatzaren 14an
Gauzak horrela, datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Gasteizen, 19:00etan Bilbo plazatik abiatuko den lurraldearen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du Araba Bizirik plataformak. Jendearen beharrak kontuan hartzen dituen Gobernantza eredu bat aldarrikatzen du kolektiboak, lurraren eta pertsonen ongizatea enpresa handien interesei lehenetsiko diena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!