Urriaren 21ean egingo dute AskeRock, Mendizabalan ospatuko den elkartasun jaialdia
Willis Drummond, Eskean Kristo, Esne Beltza, Bad Sound, Riot Propaganda, Mafalda, Txarango eta Zoo taldeek hartuko dute parte. Euskal preso eta iheslarien egoera sozializatu nahi dute jaialdiarekin, dispeertsioak eragiten dituen gastuei aurre egiteko dirua biltzeaz gain.
AskeRock. Hori da urriaren 21ean Gasteizko Mendizabala eremuan ospatuko den elkartasun musika jaialdiaren izena. Aurkezpenean azaldu dutenez, «pertsona errepresaliatu ezberdinek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin arduratuta dauden norbanako ezberdinek» sortu dute jaialdi hau.
Helburu ezberdinak izango ditu jaialdiak. Haietako bat, euskal preso eta iheslariek pairatzen duten egoera sozializatzea izango da; bestea, aldiz, dispertsioak eragiten dituen gastuei aurre egiteko dirua biltzea izango da.
Gogoratu dutenez, egun, 29 pertsona daude preso Araban. Batez beste, etxetik 660 kilometrotara daude; hau da, senide eta lagunek 1.300 kilometro baino gehiago egin behar dituzte bisita bakoitzeko. Beste modu batean esanda, 20.000 € suposatzen die dispertsioak senide eta lagunei urtero.
«Ez gara libre izango haiek ASKE izan arte» leloa izango duen jaialdian zortzi talde egongo dira: Willis Drummond, Eskean Kristo -bideokliparen abestia egingo dute-, Esne Beltza, Bad Sound, Riot Propaganda, Mafalda, Txarango eta Zoo.
Sarrerak
Hurrengo egunetan emango dute jakitera non salduko diren sarrerak. Aurreratu dutenez, 16 €-ko prezio izango dute sarrerek lehenago erosiz gero eta 22 € egunean bertan -edalontzia prezioaren barruan sartzen da-.
Sare sozialetan emango dute salmenta guneen berri. Horretarako kontu ezberdinak sortu dituzte:
Twitter: @AskeRock
Facebook: AskeRock
Instagram: AskeRock
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!