Urriaren 21ean autogesioaren, okupazioaren eta asanbladaren aldeko egun handia Gasteizen
Egun osoko jaialdia antolatu dute urriaren 21erako, larunbata, Gasteizko Gaztetxearen, Auzolana pilotalekuaren, Errekaleorren, Sumendiren eta Hala Bedi irratiaren urteurrenak ospatzeko. Haurrentzako puzgarriak, kale animazioa, ikuskizun artistikoak, musika, bazkaria.... askotariko ekimenak egun osoan zehar autogestioa, okupazioa eta asanbladaren aldarrikapenak kalera ateratzeko.
Gasteizko Gaztetxeak, Hala Bedi irratiak, Errekaleor auzo askeak, Auzolana pilotalekuak eta Judimendiko Sumendi espazioak elkarrekin ospatu dituzte aurten urteurrenak, «100 urte, bakarrik ezin da!» lelopean. Komunean dituzten egiteko modu, erreminta eta aldarrikapenak «kalera ateratzeko» egin dute ekimen bateratua, hala nola asanblearismoa, autogestioa eta okupazioa, besteak beste
Urte osoan zehar antolatu dituzte ekimenak urteurren bateratuaren baitan. Iragarri berri dutenez, urriaren 21era arte iraungo du dinamikak eta jai eta aldarrikapen egun handi batekin emango diote itxiera.
«Urriaren 21ean kaleak hartzeko eta Gasteiz festaz eta aldarrikapenez betetzeko deia egin nahi diogu Gasteiztar, Arabar, Euskal Herritar eta gure espazioak bere sentitzen dituen edozein pertsona orori«, ospatu dute eragileek. Espazio okupatu eta autogestionatuen alde, komunikabide libre eta herrikoien alde antolatuz eta gune hauek indartu eta babestuz jarraituko dutela ere adierazi dute, «poliziarik, politikaririk eta apaizik gabeko Gasteiz libre eta tropikala eraikitzen».
Dinamika martxan jarri duten eragileek gogorarazi dute espazio guzti horiek -Gaztetxea, Auzolana pilotalekua, Errekaleor, Sumendi zein Hala Bedi irratia- auzokide eta herritarrek mila helburu eta erara erabiltzen dituztela eta gaur egun «ezin imagina dezakegula» hiria horiek gabe.
Urriaren 21ean jaialdi handia: 100 urte baino gehiago Gasteiz eraldatzen
Egun osoko jaialdia antolatu dute urriaren 21erako, larunbata, bost eragileen urteurrenak ospatzeko. Haurrentzako puzgarriak, kale animazioa, ikuskizun artistikoak, musika, bazkaria…. askotariko ekimenak egun osoan zehar autogestioa, okupazioa eta asanbladaren aldarrikapenak kalera ateratzeko. Oraindik ere sopresa gehiago iragarriko dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!