Urriaren 14an Independentzia Eguna ospatuko dute Urduñan
Larunbatean ospatuko duten Independentzia Egunak egun osoko egitaraua izango du: kontzertuak, bazkaria, manifestazioa… egongo dira Urduñan. Hilean Bariku Bat taldeak egin du egunaren abestia.
Datorren larunbatean, urriaren 14an, Aiaraldean ospatuko dute Independentzia Egunak egitaraua dauka. Gainera, hori gutxi balitz, egunak ere abestia dauka, Hilean bariku Bat taldeak egin duena.
Ernai Aiaraldeak antolatu duen egun hau berotzeko, ekimen ezberdinak egin ditu gazte antolakundeak azken asteetan eskualdean. Egunaren aurkezpenean azaldu zutenez, «herri proiektu propioa» eraiki nahi dute gazteek eta egun hau mugarrietako bat izan daiteke. Azken egunetan, kataluniako une historikoarekin kontestualizatu dituzte aldarrikapen hauek.
Egitarauari dagokionez, 11:00etan hasiko dute eguna azoka batekin. Hitzaldiaren, herri bazkariaren eta batukadaren ostean, eguneko puntu gorenetako bat ekitaldia izango da, manifestazioa amaitu berri egingo dutena. Gauean, musika eta jaia Gozategi, Izatefaltsua eta Dantzetan Destroy DJ-rekin.
Egitaraua osorik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!