Urduñako tabernan zauritua izan zen emakume batek kolpatu zuen ertzaina salatu du
Lesio fisikoak ez ezik, antsietate krisialdia ere izan zuen 26 urteko emakumezkoak eta larrialdietan artatu behar izan zuten. through Aiaraldea.eus
Larunbat gauean Urduñan Ertzaintzak egindako esku-hartzeak sortutako soka luzea ez da amaitu eta 26 urteko emakumezko batek borraz jo zuen ertzaina salatu du.
Gazteak Amurrioko Etengabeko Arreta Gunera joan behar izan zuen artatua izatera eta ubeldurak tratatzeko botikak eta ansiolitikoa eman zioten, antsietate krisialdia ere izan batzuen.
Ertzaintzak igandean bertan zabaldu zuen bere bertsioa eta atzo zenbait herritarrek berea adierazi zioten Aiaraldea Komunikabideari. Emakumezkoaren lekukotzak ere ez du bat egiten poliziak zabaldutakoaren bertsioarekin.
Sarekada
Salaketa jarri duen urduñarrak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari BECen jaialdi batean egon ostean itzuli zela hirira eta azken garagardoa hartzeko asmoz, irekita zegoen taberna bakarrera joan zela.
Ostalaritza establezimenduan sartu eta gutxira «15 edo 20 ertzain liskarren kontrako bitartekoekin agertu ziren» eta jendea miatzera ekin zioten. Polizia gehienak gizonezkoak zirenez, bi emakumezko heldu arte itxaron behar izan zuen urduñarrak, eta miaketarekin hasi zen urduri jartzen: «20 minutu izan ninduten hormaren kontra, besoak altxatuta, goitik behera miatzen ninduten bitartean, eta poltsa ireki eta dena hankaz gora jarri zidaten. Tabako guztia atera zuten eta silitolezko goxokiak ere eraman nahi zituzten. Ez nuen ezer ulertzen, lehen aldia zen horrelako zerbait gertatzen zitzaidala».
Miaketa amaituta, indarrez bota zuten tabernatik eta ordua,n atetik ateratzean, ertzain batek atzetik jo zuen borraz. «Nire anaia kanpoan zegoen eta hori ikustean niregana etorri zen eta borraz jo zuten ahoan. Uneren batean poltsa ere apurtu zidaten», erantsi du.
«Hortik aurrera ez dut oroitzapen argirik. Badakit hasi nintzela ohikatzen gelditzeko, eta arnasa ezin nuen hartu. Gogoratzen dudan hurrengo gertakaria da bost ertzain atxilotu baten gainean zeudela eta nik ohikatzen nuela ea zer egiten ari ziren. Uste dut beldur eta antsietate krisialdia izan nuela eta beste kale batera eraman ninduten. Nire sentsazioa zen ezin nuela arnastu eta nire anaiak anbulantzia deitu zuen. Hori bai, ez zen inoiz heldu».
Gauzak horrela, bere ingurukoek gurasoei deitu zieten eta Amurrioko larrialdietara eraman zuten. Hango medikuak ziurtatu zuen 10×3 zentimetroko ubeldura zuela eta antsietate sintomak.
Hurrengo egunean salaketa
Igandean bertan emakumezkoak salaketa jarri zuen, hori bai, bere amaren bitartez. «Oraindik beldurtuta nago, negar egiten dut gertatutakoa gogoratzean. Hortaz, nire amak jarri zuen salaketa. Galdetu zioten ea gai izango nintzen ertzaina identifikatzeko, baina guztiek zuten aurpegia estalita eta atzetik jo zidan».
Gauzak horrela, herritarraren asmoa da argi uztea indarkeria ez zuela jendeak hasi eta sarekada bat izan zela larunbateko operazioa. «Ezin dut ulertu jendea babesteko dagoen polizia horrela jardutea bere kontra eta izutzea», adierazi du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!