Unbela online topaketak dagoeneko 200 emakume inguru bildu ditu
Gorputzaren eta sexualitatearen lanketari buruzko lehen online topaketa euskalduna abiatuko da bihar, maiatzaren 20an. Bertan 14 ekimen ezagutzeko aukera izango da. Jardunaldietako elkarrizketak ekainaren 15era arte ikusgai izango dira.
Gorputzaren eta sexualitatearen lanketan dabiltzan emakumeon ekimenak ezagutarazteo eta bistaratzeko helburuarekin jaio da Unbela Elkargunea. Helburu honen lehen urrats gisa maiatzaren 20tik 24ra lehen online topaketak burutuko dira. Bertan 14 ekimen ezberdin gorpuzten dituzten emakumeak arituko dira.
Proposamena zabaldu zenetik oso harrera ona izan du eta dagoeneko 200 emakume inguruk izena eman dute. “Interes handi sortu dute topaketek eta eskertza zabala jaso dugu halako ekimena euskaraz egin izanaren erabakiarekin”, azaldu dute Nora Ziarsolok eta Itziar Amestoy, Unbelako sortzaileak.
Topaketa hauetara izena emateko aukera zabalik jarraituko du hurrengo asteetan. “Bideoak jardunaldiak ospatzen diren egunetan estreinatzen joango bagara ere, ikusgai egongo dira, norberaren aukeren arabera ikusi ahal izateko”, azaldu dute Norak eta Itziarrek.
Bestalde, hainbat kezka jaso dituzte antolatzaileek: Emakume askok edukiarekin interesatuta egonda, kezka sortzen die guztiaz gozatzeko aukera izango duten edo ez. Hori dela eta, 14 ekimen hauekin egindako elkarrizketak ekainaren 15era ikusgai uztea erabaki dute Unbelako sortzaileak. “Asko zaindu nahi izan dugu erritmoa, eduki guztia dastatzeko aukera eskaintzea eta ez kontsumismo edota fast food logikan erotzea”.
Izena ematea www.unbela.eus webgunearen bidez egin daiteke. Sarrera sinboliko bat eskatuko zaie bertan parte hartu nahi dutenei, beti ere bakoitzaren aukera ekonomikoetara egokituta. Horrela, 10, 15 edo 20 euroko ekarpena egiteko aukera dago.
Euskaraz egiteko beharra
Unbela Elkarguneraren helburua gorputzaren eta sexualitatearen lanketari euskaraz eta euskaratik heltzea da. Bai hizlari gisa parte hartuko duten emakumeak bai eta izena emandako askoren aldetik eskertza handia jaso dute antolatzaileek euskaraz egin izanaren erabakiagatik. “Gure ustea berretsita ikusi dugu izandako harrerakin: gai hauei buruz euskaraz hitz egiten hasteko nahia eta beharra zegoen”.
Bihar, maiatzak 20, Unbelaren aurkezpena eta hasierako elkarrizketa egingo dira: Zuriñe Hidalgok «Enraizadas» proiektuarekin. Maiatzaren 21an, “Bizitzaren zikloarekin dantzan” gaia jorratuko da hurrengo hizlariekin: Esther Molineroren Loratuz, Natalia Albénizek eta Marta Barraganen «Red Fanzine», Enara I. Dominguezen Ziklikoki bizitzen, Maria Garabietaren Magale eta Estitxu Fernandez. Maiatzak 22an, gorputzen eta sexualitatearen jabetzea landuko da: Tamara Arroyoren “Psicología y mujer”, Junkal Alzugarayren “Mi suelo pélvico”, Maite Higueroren «Mahibar Sexologia» eta Nora Ziarsoloren Bizigarri.
Laugarren egunean, maiatzaren 23an, zirkulua sendabide gaia jorratuko da, sarearen eta tribuaren beharrean eta indarrean sakonduz. Bertan Naiara Mandalunizek “Iparraldeko Denda Gorria” ekimena, Marta Mateosen “Energy Dance”, Ahinitz Gerrikagoitiaren Biziemari egitasmoa eta Aikari Lizasoren Amalua. Azken egunean, maiatzak 24, ospakizunerako eta etorkizunera begiratzeko topaketa birtuala antolatuko du Unbelak, “Elkarrekin ospatu. Elkarrekin sortu” lelopean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!