Unai Rodriguez: (Justizia Iñigorentzat): «Zapalkuntzak bermatzeko tresna bat dira poliziak»
Iñigo Cabacasen heriotza aztertzen ari den epaiketa bukatzekotan dago, ostiral honetan amaituko da. Euskal Herri osoan elkartasun keinuak antolatzen ari dira azken asteetan, eta Gasteizen bertan ere hainbat ekimen antolatu dituzte Iñigorentzat Justizia eske.
Unai Rodriguez izan dugu gaur Hizpidean, eta Iñigoren heriotzaren atzean dauden arrazoi politikoez hitz egin digu. Polizia ereduaz hausnartu dute, eta larunbatean mahai-inguru batean aterako dira hausnarketa guzti hauek «Polizia eredua eta Errepresioa» izeneko hitzaldian. Ernai, Iraultza 1921 eta Indar Baskonia taldeek antolatu dute elkarlanean. Polizia eredu honetan zapalkuntzak bermatzeko tresna gisa ulertzen dituzte poliziak, eta sakoneko arrazoietara joan ezean zaila izango da arazoa konpontzea, eta baita Iñigorentzat justizia lortzea ere.
Deialdi gehiago ere badaude Iñigori elkartasuna adierazteko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Unai Rodriguez: (Justizia Iñigorentzat): "Zapalkuntzak bermatzeko tresna bat dira poliziak"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!