Unai Anda izan da txapeldun Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdenean eta zehaztu dituzte finalerdiak
Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdenean Unai Anda Ametzagako bertsoaria izan da txapeldun, 241,5 punturekin. Zehaztuta dago jada, beraz, finalerdietan izango diren bertsolarien zerrenda.
Arabako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak bi asteburutan jokatu dira, 3 saio izan dira herri banatan: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Larunbat honertan azken final laurdena eta Unai Anda Ametzagako bertsoaria izan da txapeldun, 241,5 punturekin. Atzetik izan ditu Andere Arriolabengoa, Oihane Perea, Felipe Zelaieta, Manuel Bendala, eta Asier Rubio.
Zigoitiako saioan Manex Agirrek lortu zituen puntu gehien, 245,5 puntu, hain zuzen ere. Dulantzin, aldiz, Asier Otamendi izan zen garaile 242 punturekin, eta Iñaki Viñaspre atzetik hiru puntuko aldearekin.
Zehaztuta dago jada, beraz, finalerdietan izango diren bertsolarien zerrenda. Araian eta Izarran izango dira finalerdiak, maiatzaren 28 eta 29an, hurrenez hurren.
Araian, maiatzaren 28an, 17:30ean hasiko da saioa eta kantatuko duten bertsolariak hurrengoak izango dira:
- Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
- Asier Otamendi Alkorta (Urretxu)
- Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia)
- Maddi Agirre Epelde (Gasteiz)
- Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
- Unai Anda Delika (Ametzaga)
Izarran, maiatzaren 29an ordu berean, bigarren finalerdian izango dira:
- Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)
- Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
- Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
- Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)
- Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!