Udaltzain guztiek suzko armak eramateko dekretua atera dezake Jaurlaritzak
Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lan-talde batek berriki idatzi duen txosten batean jasotzen denez, udalek udaltzainei bermatu beharreko «baliabide teknikoen» eta «defentsa baliabideen» barruan, suzko armak egongo dira laster. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.500 bat udaltzain daude eta 2.700 baino gehiagok dituzte dagoeneko pistolak, %80ak.
Eusko Jaurlaritzari helarazi diote txostena eta dekretu bihurtzea da litekeena. Horrela bada, udaltzainentzako oinarrizko horniduran 9 milimetroko pistola erdiautomatikoak sartuko dituzte. Udaltzain bezala lanean ari direnean bakarrik eraman ahalko dute soinean.
Lekuan lekuko alkatetzak, dirudienez, aukera izango du udaltzainen eskumenekoa den alorren batean suzko armarik ez erabiltzea agintzeko. Erabakia «arrazoitu» egin beharko du udalak horretarako.
2022ko irailean jada EH Bilduko legebiltzarreko taldeak jakin zuen «Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lantalde bat Udaltzaingoak su-armak erabiltzeari buruzko dekretu baten proiektua lantzen ari zela, kidego horri guztiari arma horiek erabiltzea inposatzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!