Udalaren utzikeriaren aurrean «Benetako Green» sortu da, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko
Atzo aurkeztu zuten "Benetako green" ekimena, GREEN CAPITAL baten sena berreskuartu nahian. Udalaren utzieria salatu dute ingurumen eta partaidetza alorrean.
Gasteizko Udaleko Mugikortasun foroa utzi zuten hainbat eragilek «Benetako Green» proiektua sortu dute. Kolektibo hauek udal-gobernua «herritarren -parte hartzeaz egiten ari zen goaituta» utzi zuten foroa. Ordutik, kolektibo gehiago batu eta eta bizi-ingurunearen hobetzearen aldeko borrokan lanean jarri dira.
Parte hartze erreala da gizarte ekimen honen xedea. Horren bidez bizi ingurunearen alde borrokatuko dute. Azaldu dutenez GREEN CAPITAL baten sena berreskuratzea dute helburu, sari horek ingurumenaz betetako herritarren bizi-ingurumenaz arduratzen diren hirien merituak aitortzen ditu, «Benetako Green» ekimeneko kideen aburuz Gasteizen galdu egin dira meritu horiek.
Partaidetza, ingurumena eta mugikortasuna
Hiru ardatzen baitan antolatu dira «Benetako Green» ekimenan: Partaidetza, ingurumena eta klima-aldaketa eta espazio publikoa eta mugikortasuna. Udalak gaur-gaurkoz alde batera utzitako alorrak gizarte-mugimenduaren iritziz
Partaidetzari dagokionez Udal Gobernuak Udalak berak sortutako partaidetza-foroak, hala nola, auzoguneak, elkarguneak eta Gizarte Kontseilua, errespetatzen ez dituela salatu dute. Udalaren «ustezko parte-hartze prozesuen iruzurra» dela ere mahaiganieratu dute.
«Benetako Green-ek» ere kezkaz bizi du kale eta plazen zaharberritzean burutu diren zuhaitz mozketak, horrek bero irlak sorrera eta eskoletako jolas-tokiak kutsaduratik babesteko pantaila gabe geratzeko arriskuetaz ohartarazi dute. Kezkaz bizi dituzte ere birziklapen kopuru baxuak (Gasteizko hondakinen %27a), Zadorrara itzultzen den uraren egoera ekologikoa edota kutsadura neurtzeko hiriko neurgailuek neurtutako zifrek erakusten duten airearen kalitatearen galera nabaria Bide beretik, Gasteizko Udalbatzak klima-larrialdiari buruzko adierazpenean hartutako neurri zehatzak betetzeko konrpomiso eza salatu dute.
Mugikortasuna ere jo-puntuan jarri dute. Gasteizen oinezkoen espazioa %28 dela bakarrik eta zuhaitz baino ibilgailu gehiago daudela ohartarazi dute.
Ekologistak martxan, «Bizigarri» Zaramagako auzo-elkartea, Greenpeace edota Grupo Ecologista Gaia dira «Benetako Green» gizarte-mugimenduan parte hartzen duten kolektiboetako batzuk.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!