Udako kanpaina azpikontratatutako enpresa batekin egitea erabaki du Gasteizko Udalak, beste behin ere
Gasteizko Udalak udako kanpainarako ez zuela enpresarik kontratatuko esan zuen, baina 2018an eta 2019an hala izango da. Aurreko udan greba egin zuten kirol jardueretako langileek, arlo guztietan lortuz soldata igoerak.
Aurreko udako gai nagusietako bat izan zen Gasteizen. Kirol jardueretako langileek greba egin zuten, igerileku nagusiak ixtera behartuz eta herritarren babesa jasoz momentu askotan. Arlo guztietan lortu zituzten soldata igoerak, hiru urteko hitzarmena lortuz.
Baina garbiketa arloan gertatzen den bezala, langileen arazo nagusia bere horretan mantendu zen: azpikontratatutako enpresa batek kudeatzen ditu. Eta aurreko urteko gatazkaren ostean, bazirudien Gasteizko Udalak ez zuela enpresarik azpikontratatuko. Baina bai, 2018ko udan eta 2019ko udan ere bai udako kanpaina azpikontratatuko enpresa batek gestionatuko du.
Enpresarik ez azpikontratatzea zen udalaren asmoa, hori esan zuen behintzat orain dela bi hilabete. Udal taldeko Itziar Gonzalok hori adierazi zuen, baina aste gutxi batzuk beranduago iritziz aldatu du EAJ-PSE taldeak.
2012.urtean, EAJ oposizioan zegoenean, gogor kritikatu zuen PPk udako kanpaina pribatizatu zuenean; langileak zuzenean kontratatu behar zirela argudiatu zuen. Are gehiago, 2016. urtean 2017ko udako kanpaina bertako langileekin egiteko konpromisoa hartu zuen Udalak. Baina ez zen horrela izan eta ez da horrela izango 2018an eta 2019an. Erabaki honek, Mendizorrotzan eta Gamarran izango du eragina, aldaketarik ez badago gutxienez.
Hala ere, oraindik mugimenduak egon daitezke. EH BIldu Gasteizko udal taldeak erabakia zuzentzeko eskatuko dio Urtarani. Koalizioak adierazi duenez, Udal Gobernuaren erabakia oso arriskutsua da «enplegu publikoa suntsitzen delako eta langileek lan baldintzek okerrera egiten dutelako». Horri, zerbitzuaren kalitateak txarrera egiten duela gehitu behar zaio, sindikatuek aurreko udan salatu zuten moduan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!