Udaberrian okupatutako Kutxi eta Pinto blokeetako gazteak epaituko dituzte datozen egunetan
Ekainaren 29an eta uztailaren 3an epaituko dituzte. Elkarretaratzeak egingo dituzte epaiketa egunetan.
Apirilean iragarri genuen Hala Bedin: Gasteizko Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu zituzten. Gazteek emantzipaziorako dituzten arazoei irtenbide puntual bat eman zioten horrela, elkarte publikoaren plan urbanistikoa salatu nahi zuten bitartean. Lehenengo egun eta aste horietan, gazteek poliziaren bisita ezberdinak izan zituzten Kutxi, Txikita eta Pinto kaleetan okupatutako bloke ezberdinetan.
Hilabete bat beranduago eman zuten epaiketen berri, Gazte Emantzipaziorako Sarearen aurkezpenean: ekainaren 29an eta uztailaren 3an izango dira epaiketak. Ostegunean, ekainaren 29an, Kutxi kaleko bi gazte epaituko dituzte guztira; astelehenean, uztailaren 3an, aldiz, Pinto kaleko gazteak izango dira epaituko dituztenak. «Hutsegite arina» leporatzen diete gazteei, «ondasun higiezina okupatzeagatik».
Orain dela hilabete batzuk okupatu zituzten etxebizitza horiek “etxebizitza sozialak” direla berretsi dute gazteek -hori zen hasiera batean etxebizitza horien funtzioa, Ensanche 21en arabera-. Bitartean, herritarrei proiektua babesteko deia egin zieten; gazteei, aldiz, proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu zieten. “Etxebizitza Gasteizen negozio izan beharrean, behingoz eskubidea den lehenengo hiria izatea” nahi du GESek. Eskubide hori okupazioaren bitartez eskuratuko dutela azpimarratu dute eta desalojatzen saiatzen badira, beste etxebizitza bat okupatuko dutela konfirmatu dute.
Elkarretaratzeak
Epaiketako egunetan elkarretaratzeak egingo dituzte: ekainaren 29an 11:00etan eta uztailaren 3an 12:00tan. Mobilizazioak iragartzeko bideo bat eta kartel bat zabaldu zuten San Juan bezperako suen kontestuan.
Bideoa:
Etxegabeon etxeen suak argituko du Gasteiz berria.#etxebizitzaGESkubidea#localizatuspuntosGES#algosestaGEStando#GESkupealalcalde pic.twitter.com/3XegRnAnDh
— GES (@GESGasteiz) June 24, 2017
Kartela:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!