Kaleak hartu eta herri eskolak antolatu dituzte Hispanitatearen jai egun arrotza salatzeko
Urriaren 12a iritsi da, Hispanitatearen Eguna edo Amerikako Jatorrizko Herien Erresistentzia Eguna. Eta honekin batera, aldarrikapenek hartu dituzte Arabako kaleak. Goizeko 10.00etatik aurrera, herri eskolak antolatu dituzte ikasle mugimenduek Gasteizen eta Aiaraldean. Eguerdian, ordea, inperialismoa gaitzetsi dute Askapenak Venezuelaren alde deitutako kontzentrazioan. Arratsaldean, Euskal Herria – Venezuela gizonezkoen futbol selekzioen partidua aitzaki, euskal zaletuek Mendizorrotzako harmailak hartuko dituzte ofizialtasunaren alde.
Goizeko 10.00etan, ikasleak hasi dira Hispanitatearen Eguna salatzeko lehenengo ekimenekin. Gasteizen, Ikasle Altxa mugimenduak herri eskola bateratuak antolatu ditu Auzolana Pilotalekuan. Bertan, 25 ikasle elkartu dira, eta sistema kapitalista azaltzeko antzerki batekin hasi dira, klase feminismoari buruzko hitzaldia egin aurretik. Hamaiketakoaren ostean, tailerrak egin dituzte eta, bukatzeko, Andra Mari Zuriaren plazako kontzentrazio anti-inperialistara abiatu dira zutabea osatuz.
Bestalde, Koldo Mitxelena eta Los Herran ikastetxetako ikasle mugimenduek, ‘Jai Egun Arrotzei planto!’ lelopean, Los Herranen antolatu dute herri eskola. 10.00etan, jokuekin hasi dira, mamian sartu baino lehen. Hispanitatearen Egunari buruzko hitzaldi bat egin dute, eta ondoren, horren inguruko jolasa. Aurrerago, hamaiketakoa egin dute, eta jarraian, urriaren 20an euskal preso politikoen eskubideen alde Donostian antolatutako manifestaziora deitzeko elkartasun argazkia atera dute. Goizarekin aurrera eginez, okupazioa eta patriarkatuaren sorrera izan dituzte hizpide mahainguru batean. Azkenik, zutabea osatu eta Askapenak deitutako kontzentrazioarekin bat egin dute ere.
Urtero bezala, Aiaraldean ere mobilizatu dira ikasleak. Alde batetik, Ikasleok Zorrotz mugimenduak Laudio ikastolan egin ditu herri eskolak. Bertan, ezagutza jolasak abiatu dituzte 11.00etan, eta tailer ezberdinak egiteko aukera izan dute, eskolei amaiera eman dion mural margoketa baino lehen. Bestalde, Ikasle Abertzaleak-ek deitutako herri eskolak Laudioko Gaztetxean egin dira.
Inperialismoaren kontra, Venezuelaren alde
Eguerdian, Arabako Emakumeen Asanbladak deituta, kolonialismoaren kontrako kontzentrazioa egin dute Andra Mari Zuriaren plazan. ‘Soberanía de cuerpos y territorios’ zioen pankartaren atzean, dozenaka lagun bildu dira, gaurko egunean «ospatzeko ezer ez» dagoela azpimarratuz.
Gaueko 20.45ean, Euskal Herria eta Venezuelaren arteko gizonezkoen futbol partidua jokatuko da Mendizorrotzan. Euskal Selekzioa Gasteizen jokatzen duen lehen aldia da, eta aldarrikapenek bere lekua izango dute ere, egun osoan zehar. Izan ere, 13.30ean, Gasteizko herri eskola guztiek bat egin dute Askapena eta euskal zaletuek deitutako mobilizazioarekin. ‘Inperialismoaren aurren herriok erresistentzia! Venezuela aurrera’ lelopean, ehundaka lagun bildu dira Andra Mari Zuriaren enparantzan.
Ofizialtasunaren aldarria erdialdetik Mendizorrotzaraino
Baina aldarrikapenak ez dira goizera mugatu eta arratsaldean ere jendetza atera da kalera. Oraingoan, euskal zaletuek ‘Ez gaude denok’ omenaldia egin dute Andra Mari Zuriaren plazan, euskal selekzioaren ofizialtasuna exijitzeko Mendizorrotzara abiatuko den kalejira baino lehen.
👉Urriaren 12 honetan, aldarrikapenek ez dute etenik #Gasteiz-en. Ofizialtasunaren aldeko kalejiraren aurretik euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko ekitaldia https://t.co/E4pkTbqvcD pic.twitter.com/hTsf9DWNMZ
— Hala Bedi (@halabedi) October 12, 2018
Bertan, gaur Gasteizen egon ezin diren zaleak izan dituzte gogoan, tartean, Iñigo Cabacas bilbotarra eta Aitor Zabaleta gipuzkoarra. Altsasuko gazteen, euskal preso eta iheslari politikoen eta Espainiako selekzioaren aurkako mezuak ere presente egon dira.
200 eserleku baino gehiago hutsik utziko dituzte harmailan, zelaian egon ez diren euskal preso politikoen presentzia salatzeko https://t.co/E4pkTbqvcD pic.twitter.com/HTZq0N6PH9
— Hala Bedi (@halabedi) October 12, 2018
Jarraian, Mendizorrotzarako bidea hartu dute milaka lagunek, euskal selekzioen ofizialtasuna eskatzeko, bengalak, abestiak eta ikurrinak lagun.
Ekitaldia behin amaituta, ofizialtasunaren aldeko kalejira Mdndizorrotzaraino: Euskal Herria-Venezuela selekzioen partida ospatuko da bertan https://t.co/E4pkTbqvcD pic.twitter.com/jCVD7aM7h2
— Hala Bedi (@halabedi) October 12, 2018
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!