Txileko Gobernuaren errepresioaren aurka elkarretaratzea egingo dute bihar
Txileko Gobernuak ezarritako neurri neoliberalen aurka mobilizazioak burutzen ari dira herrialdean ostiraletik, Gobernuak bortizki erantzun du. Errepresio basati horren aurrean elkarretaratzea egingo dute bihar Andra Mari Zuriaren plazan.
Txileko Gobernuak aurkeztutako neurri neoliberalek protesta eta mobilizazioak piztu zituen herrialdean. Piñera presidentearen gobernuak bortizki oldartu da manifestarien aurka, ejerzitoa kalera ateraz. Dozenaka hildako eta ehunka zauritu eragin dituzte dagoeneko.
Txilek pairatzen duen errepresioa salatu eta mobilizatzen ari diren herritarrekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Askapenak eta Errekaleorrek. Bihar elkartuko dira, urriak 25, arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan, «Chile despertó!» lemapean.
Errepresio gordina Txilen
Balantze beltza utzi dute Txileko protestek. Gobernuak ejerzitoa kaleetara atera zuenetik 18 izan dira istiluetan hildakoak eta 226 zaurituak. Gainera, 5.400 atxilotu egon dira, ugariak izan dira bortxaketa salaketak eta 2.000 ikastetxe itxi behar izan dituzte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!