Txikita 14 blokea okupatzegatik epaitutako gaztea absolbitu dute
Gasteizko Udalak helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Epailearen arabera, ezin da frogatu gaztea blokean bizi denik eta sarraila apurtu zuenik. Epaiketak agerian utzi zuen Ensanche XXien argudio eza.
Azaroa hasieran epaitu zuten gaztea absolbitu du Gasteizko epaitegiak. Izan ere, epailearen arabera, ez da argi geratu gaztea blokean bizi dela eta bloke honetan sartzeko sarraila apurtu zuela ere ezin izan dute frogatu. Gasteizko Udalak adierazi duenez, helegitea aurkeztuko du.
Gasteizko Alde Zaharreko Txikita kaleko 14.blokea aurreko mart
Baina etxebizitza hutsen okupazioaren aurrean, Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Eta hala egiten hasi dira. Epailearen aurretik pasa zen azaroaren 6an Txikita 14 blokean Udaltzaingoak identifikatu zuen gazte bat.
Ensanche XXIen argudio eza epaiketan
Epaiketaren aurretik, gazteek adierazi dutenez, «Ensanche XXIen blokeen okupazio hauek Alde Zaharreko gentrifikazio politika agerian utzi dute». Baina deklarazioen talkak protagonismoa izango zuen epaiketa ematen zuenak, esaldi batzuk agerian utzi zituen, okupazioa, hein handi batean, legitimatuz.
Ensanche XXIen partetik, elkarteko kudeatzaile den Ignacio Diez Unzueta aurkeztu zen. Harena izan zen epaiketako esaldi borobilenetako bat: «Bloke hauek utzik daude ez delako sei urtetan eskaerarik egon».
Hala Bideoren bideo-erreportaje honetan, gazteek emantzipaziorako dituzten arazoak azaldu zituzten hiru gasteiztarrek, okupatzearen arrazoia ere azalduz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!