Txikienek ere euskaraz ikasi eta bizi nahi dute
Igandeko ekitaldi handiaren aurretik, Gasteizko txikienek euren aletxoa jarri nahi izan diote 21. Korrikari. 32 ikastetxeren parte hartzeari esker hiriburuko kaleak zeharkatu dituzte ikasleek, gurasoek eta irakasleek, San Martin ikastolako ikasleen esku geratuz azken mezua: herritarrei «klika»egiteko gonbitea luzatu diete.
Korrika Txikia Gasteiza iritsi da ostegunean, igandeko jaialdi handirako motorrak berotze aldera. Zabalganan hasi da euskararen aldeko lasterketa, Armentia ikastolako kideek hartuz lekukoa; 32 ikastetxeren eskutik pasa ostean, Plaza Berrira iritsi da mezua. Bertan, San Martin ikastolako Sebastian eta Miriam ikasleek hartu dute hitza.
Aurkezpenean esan zuten bezala, ikasleek “jendeak kontzientzia hartze» nahi dute. Bide batez, ikasleei, gurasoei eta irakasleei «klika» egiteko gonbitea luzatu diete euria protagonista izan den lasterketan eta amaiera ekitaldian.
Behin Korrika Txikia amaituta, jaialditxo bat egin dute Plaza Berrian. AEK-k, bide batez, eskerrak eman dizkie ikastola ezberdinei, gurasoei eta irakasle guztiei: “Izugarrizko lana egiten dute”. Eta, aurreratu dutenez, baliteke formatu honetan ezaguna den Korrika Txikiaren azken edizioa izatea: “Auzoka antolatzeko ideia aztertzen gabiltza”.
2019ko apirilaren 11ko Korrika Txikian parte hartu dutenen zerrenda:
- Armentia
- Zabalgana
- Hogar San Jose
- Miguel de Cervantes
- Vera-Cruz
- Sansomendi
- Abendaño
- Barrutia
- Toki Eder
- Gorbeialde
- ibaialde
- Aita Orbiso
- Umandi
- Luis Dorao
- Luis Elejalde
- Niño Jesus
- Marianistas
- Santa María de Vitoria
- Landazuri
- Ramon Bajo
- Odon de Apraiz
- Samaniego
- Lopez de Guereñu
- Errekabarri
- Aranbizkarra
- Arantzabela
- Salburua
- Angel Ganivet
- Calasanz
- Adurtza
- Olabide
- San Martin
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!