Txetx Etcheverry, Iñaki Lasagabaster eta Teresa Toda Gasteizen, Parisko manifestazioa aurkezteko
Abenduaren 9an, Bakearen Artisauek antolatuta, manifestazioa egingo dute Parisen «Orain presoak» lemapean. Gasteizen, azaroaren 2an aurkeztuko dute mobilizazioa hiru gonbidatu ezberdinekin.
Bakegileek hala iragarrita, apirilaren 8an ETAren desarmatze egunetik antolatu den ekitaldirik garrantzitsuena izango da abenduaren 9a. Eguna eta ekimena azaltzeko, Bakearen Artisauek hitzaldi bat eskainiko dute Gasteizen, azaroaren 2an, 19:00etan Villasuso jauregian. Txetx Etcheverry artisaua, Iñaki Lasagabaster Sareren izenean eta Teresa Toda Foro Sozialeko kidea egongo dira aurkezpenan.
Desamartzea behin burututa, maiatzaren 16an eman zuten Parisko mobilizazioaren berri. Hiru puntu nagusi identifikatu zituzten orduan bakean aurrera egiteko: presoak eta iheslariak, biktimak eta elkarbizitza. Biktimen arloan gogoeta talde bat eratuko zutela iragarri zuten, errealitate eta esperientzia guztiak bildu eta lantzeko.
Gasteizen ere, laster iragarriko dute nola joan abenduaren 9an Parisera.
Aurkezpenaren kartela
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!