Txapelketa bolleroak antolatu ditu B.A.L.A.-k, elkar-ezagutzaren urratsa emateko
Ekainaren 1ean, 15ean eta 22an izango dira hauek. Bolleren eta kirolaren inguruan dauden estereotipoei aurre egin nahi die B.A.L.A.-k.
Aurreko apirilaren 26an, Ikusgarritasun Lesbikoaren egunean, B.A.L.A. kolektiboa jaio zen Gasteizen. Eragile berri hau Gasteizko hainbat bollerek sortu duten kolektiboa berria da, “gure bizipenak eta gorputzak, hau da, gure izana borroka politiko-feministatzat dugun bolleron sarea”. Hortik haratago, izen honen atzean marimutil, lodi, migrante, friki, maketak… daude, margen desberdinetatik etorri arren bollera izateak elkartu dituena.
Orain, eragile honek bere lehenengo ekimena aurkeztu du: Torneo Bolleroak. Izan ere, euren izatea era kolektiboan politizatu nahi dute, sare bat sortu, komunitate bat, elkar-zaintza eta borroka fronte kolektibo bat. Eta, horretarako, lehen urrtasa elkar-ezagutzea dela uste dute. Horregatik, ekainaren 1ean, 15ean eta 22an torneo bolleroak antolatu ditu B.A.L.A.-k.
Ekainaren 1ean saskibaloi txapelketa Rafa plazan; ekainaren 15ean futbol txapelketa Errekaleorren; eta ekainaren 22an pala txapelketa Auzolana Pilotalekuan. Txapelketa guztiak 11:00etan hasiko dira. Hori da hurrengo hilabeteko egitaraua.
Estereotipoekin amaitzera
B.A.L.A-ko kideen iritzitan, jendarteak bollerengan sortu duen estereotipoetako bat kirolaria izatearena da. «Komunikabideetan, pelikuletan edota gure inguruan kiroletan aritzeak susmoa piztu izan du eta honek ere badu bere azalpena. Kirola gizonena izan da denbora askoak eta emakumeak* bertan sartzeak hein batean normaren trangresioa ekarri izan du». Hau da, «bollera bazara kirolaria zara eta kirolaria bazara, bollera» estereotipoa sortu dela salatu dute.
Estereotipo hauek kanpotik ezarritakoak eta bollera izatea estigmatizatzeko eta kriminalizatzeko herramintatzat ulertzen dute, baina, horren aurrean, B.A.L.A.-ko kideek eurentzat sortutako identitateak aldarrikatzen dituzte.
«Identitateak guk guretzat sortutakoak, kontzientzia kolektiboa eta komunitatea sortzeko eta borrokatzeko tresna dira». Zentzu honetan, Gasteizko eragile berriak antolatutako torneo bolleroak bideo honetan dihoaz, kirola eta kalea eurenak direla aldarrikatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!