Txagorritxuko maila guztietan, langileen faltan
Larrialdietako Zerbitzura iristen diren kasu larrienak behar bezala artatzeko berariazko talde bat osatzea eskatu dute erizainek. Lan egoera "oso kaskarra" dela esan dute.
Osasun sailak Arabako ospitaleetako larrialdiak berregituratu dituenetik, Txagorritxuko zerbitzuak ez du kinka larritik ateratzea lortu. Hala kontatu diote zerbitzuko erizainek ALEAri. Artatu behar diren pazienteen kopurua «modu esponentzialean» handitu dela azpimarratu dute, batez ere larrialdietara berehalako arretaren premiarekin iristen diren paziente larrien eta pluripatologikoen zenbatekoa. «Azarora arte Santiagoko ospitalera joaten ziren paziente larriak, orain Txagorritxura ekartzen dituzte; baliabide asko eskatzen dituzte, eta baliabide horiek falta dira» azpimarratu dute.
Egoera hori islatzen duten zifra batzuk ere eman dituzte: «2023ko urtarriletik urrira arte 97 paziente larri artatu ditugu batez beste Txagorritxun; azaroan, larrialdiak berregituratu direnetik, otsailera arte, batez beste 275 paziente artatu ditugu. Berehalako arreta behar duten paziente kritikoen kopurua %185 igo da».
Irakurri albiste osoa Alea.eus-en.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!