Txagoko gazteek bizikleta martxa egingo dute auzoko preso politikoak dauden espetxeetaraino
Gasteizko Txagorritxu auzoko lau euskal preso politikoak dauden espetxeetaraino bizikleta martxa antolatu du Txagoko Ernaik. Uztailaren 26an abiatuko dira Villabona, Teixeiro, Zuera eta Castelló espetxeetaraino.
Bizikleta martxa antolatu du Txagoko Ernaik, Txagorritxu auzoko Euskal Preso Politikoak dauden kartzeletaraino elkartasuna eramateko. Gaur, uztailaren 26, abiatu dira martxa egingo duten kideak.
Lau dira Txagorritxuko Euskal Preso Politikoak eta Espainiar Estatuko lau kartzela desberdinetan daude dispertsatuta: Iratxe Yañez, Villabonako espetxean; Zigor Bravo, Teixeiroko epsetxean, Igor Martinez de Osaba, Zuerako espetxean eta Alicia Saez de la Cuesta, Castellóko espetxean.
Bizikleta martxak bi ibilbide jarraituko ditu, lehenengoak iparraldetik joko du eta Villabona eta Teixeiroko kartzeletatik igaroko da; bigarren ibilbideak, aldiz. Zuera eta Castellóko espetxeak bisitatuko ditu.
Orotara 1.175 kilometroko distantzia osatuko dute bi ibilbideek. Kilometro guzti horiek SAREk martxan jarritako «Izan Bidea» ekimena hauspotzeko baliatuko dituzte Txagoko gazteek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!