TUVISAk langile baten greba eskubidea urratu zuen urtarrilaren 30ean
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean TUVISAk kudeatzen duen Santa Barbara parkingeko langile bati greba eskubidea urratu izana salatu du ESK sindikatuak.
TUVISAk, hiri autobusak kudeatzen dituen enpresak, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean langile baten greba eskubidea urratu izana salatu du ohar bidez ESK sindikatuak. Santa Barbara parkingean, arratsaldeko txandan, grebara batu zen langile bat ordezkatu zuen, lehenengo honen greba egiteko eskubidea ez errespetatuz.
Enpresak greba deialdiaren aurretik adierazi zuen langileren batek greba egin ezkero Santa Barbara aparkalekuko hesia zabalik egon beharko zela. Arratsaldeko txandan, ordea, ez zen hori gertatu grebara batu zen langilea ordezkatua izan zelako
TUVISAren jokabide hori urtarrilaren 30eko Greba Orokorra «isilarazteko trikimailu» bat izan zela adierazi du ESK sindikatuak eta Auzitegi Sozialean greba eskubidearen ustezko urraketa salatzeko prozesuari ekin dio.
TUVISAko gerentziari eta Amaia Barredo Gasteizko Udaleko zinegotzi ordezkariari «lehen bait lehen» azalpenak eman ditzaten ere eskatu du ESK sindikatuak «oinarrizko eskubideak erasotzen dituen jokaera oso larri baten aurrean» daudela iritzita.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!