TUVISA-ko langileek greba mugagabea egingo dute Final Four-eko asteburutik hasita
Lehen greba egunak maiatzaren 6a eta 13a izango dira; 17tik aurrera greba mugagabea deitu dute.
Otsailean, gerentziarekin bilera ezberdinak izan ostean, TUVISA-ko langileek eskaera batzuk jarri zituzten mahaiaren gainean, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Hori dela eta, martxoan iragarritako grebarekin jarraituko dute: Gasteizko autobus zerbitzuko langileek greba egingo dute maiatzaren 6an eta 13an, eta mugagabea 17tik aurrera. Maiatzaren 17tik 19ra turista asko espero dira Arabako hiriburuan, Final Four-eko asteburua baita.
Langileek frekuentzia handiagoa eskatzen dute linea ezberdinetan, EPE berri bat, autobus-geltokian txoferrentzat komunak jartzea eta jubilazioak bermatzeko akordio berri bat, besteak beste. Zentzu honetan, enpresa publikoaren partetik konpromisoak eskatzen dituzte.
Azken orduetan, Enpresa Batzordeak egin duen proposamena aurrera atera da, Udalarekin izandako negoziazioek berriz ere porrot egin ondoren.
Martxoa erdialdeko bozketan 385 langile zeuden deituak bozkatzera eta, guztira 253 kidek bozkatu zuten (%65,70%):
- Bai 184 (%77,96)
- Ez 46 (%19,49%)
- Txuriak 6
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!