Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu
Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak. through Aiaraldea.eus
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek Amurrioko beharginei zein lantegian aritzen diren azpikakontratatakoei jakinarazi diete labe kalibratzailean amiantoa agertu zela otsailaren 26an, han egiten ari ziren obretan.
Lanek martxoaren 3ra arte jarraitu zuten eta gero gelditu zituzten. Hori dela eta, inguruetan egon diren langileei eskatu diete zerbitzu medikuekin harremanetan jartzeko.
Gainera, egoera ez kontrolatzea leporatu dio enpresa batzordeak konpainiari. Jakinarazpena martxoaren 5ean izan zen. Tubos Reunidosi eskatu zioten prebentzio ordezkariekin premiazko bilera egitea, jakiteko zein neurri hartu dituen enpresak, zein langile izan ahal diren kaltetuak eta abar.
Halaber, sindikatuek uste dute 2005ean egindako amiantoari buruzko ziurtagiriak (zeinak adierazten zuen fabrikan ez zegoela mota horretako materialik) ez duela balio, eta berria osatu behar dela.
Enpresa eta sindikatuen arteko talka
Sindikatuen komunikazioak zuzendaritzaren erantzuna izan du, bi arrazoi direla medio. Alde batetik, enpresa batzordeak adierazi du behin baino gehiagotan topatu dutela amiantoa lantegian (ESK sindikatuak erantsi du lau aldiz gertatu dela azken lau urteetan), eta konpainiako arduradunek adierazi dute hori ez dela egia.
Bestalde, Tubos Reunidosek azaldu du amiantoa identifikatu bezain pronto eten dituela lanak eta enpresa bat kontratatu duela egoera bideratzeko.
Amiantoa minbizia eragin dezakeen materiala da eta Aiaraldeko osasun publikoan eragin handia izan du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!