Tubacexeko kaleratzeak baliogabetu ditu epaileak
Atera berri da Tubacexeko kaleratzeen aurkako epaia. Epaileak Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (TTIrena zein Aceralavarena) baliogabetu ditu. through Aiaraldea.eus
Atera berri da Tubacexeko kaleratzeen aurkako epaia. Epaileak Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (TTIrena zein Aceralavarena) baliogabetu ditu.
Atera berri da Tubacexeko kaleratzeen aurkako epaiketaren sententzia. Zuzendaritzak ezarritako Enplegua Erregulatzeko Espedienteak (TTIkoa zein Aceralavakoa) baliogabetu ditu Bilboko epaitegiak. «Bi sententziak aztertuko ditugu balorazio bat egiteko», adierazi du Edu Iberniak Aiaraldea Komunikabideari. Enpresa Batzordeko presidenteak jakinarazi du afiliatuen asanbladak egingo dituztela datozen egunetan, sententziak baloratu eta aurrera begira eman beharreko pausoak erabakitzeko.
Sententzia aste honetan ateratzea aurreikusten zuten langileek, duela bi aste izan baitziren epaiketak. Grebalariak Laudiotik Bilbora joan ziren oinez, epaitegiaren aurrean elkarreraratzea egiteko:
Garbiñe Biurrun buru duen aretoa arduratu zen TTIko Enplegua Erregulatzeko Espedientea aztertzeaz. Aceralavako auzia, aldiz, Juan Carlos Iturriren aretoak hartu zuen bere gain. Bi epaile horien aurrekariak ikusita, posiblea zen gaur ateratako sententzia aurreikustea. Izan ere, biak pozisionatu dira lehenago antzeko Enplegua Erregulatzeko Espedienteen aurka. Juan Carlos Iturriren aretoak, adibidez, PCBko kaleratzeak baliogatu zituen maiatzean.
Helegitea
Sententzia atera berri da eta ez dago informazio asko oraindik. Hala ere, zuzendaritzak helegitea jarriko duela aurreikusi daiteke, baina horren ebazpena hemendik denbora askora (datorren urtean) aterako litzateke.
Aiaraldea Komunikabideak Jesus Esmorisi galdetu zion horren inguruan duela bi aste eginiko akziodunen batzarrean, baina Tubacexeko kontseilari delegatuak uko egin zion helegitea aurkeztuko zuten edo ez aurreratzeari, “prozesu judiziala irekita” dagoela argudiatuta.
Harrera beroa
Tubacexeko grebalariek piketeetan zeudela izan dute albistearen berri, eta pozez hartu dute. Laudioko lantegiaren sarreran, adibidez, greba hasieran zuhaitzetatik eskegita zeramatzaten panpinak erre dituzte:
Beharginek 146 egun bete dituzte gaur greba mugagabean. Otsailean ekin zioten lanuzteari, zuzendaritzak 150 langile kaleratzeko asmoa adierazi zuenean. Ordutik hona milaka herritar mobilizatu dira Aiaraldean zein eskualdetik kanpo eginiko manifestazio eta bestelako ekimenetan.
Gaur ateratako epaia mugarri garrantzitsua izango da enpleguaren aldeko borroka horretan.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!