Tubacexek kaleratutako 129 langileak ez dira lanera itzuliko
Enpresa Batzordearekin bilera amaitu aurretik prentsan filtratu ditu Tubacexek kaleratutako 129 langileekiko bere asmoak. jasotako erantzunaren ostean langileen ordezkariek "galdutako aukeratzat" jo dute gaurko bilera. through Aiaraldea.eus
PCB-ITP Aerok hartutako bide berdinetik jotzea erabaki du Tubacexeko zuzendaritzak: kaleratzeak baliogabeak izan arren, langileei lan egiten ez uztea. Tubacexek iragarri du 129 langileen irteera planak banan banan aztertuko dituela, eta bien bitartean soldata kobratuko dutela, baina lanik egin gabe, Ezkerraldeako enpresak egin bezala, 297.2 artikuluak horretarako tartea ematen die enpresariei.
«Zailtasun ekonomiko larriak» argudiatu ditu enpresak erabakia hartzeko, eta irailetik aurrera indarrean dagoen Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea luzatzeko beharra adierazi du.
Enpresa Batzordearen erantzuna
Erabakia ez dator bat iragan astean Enpresa Batzordetik eskatutakoarekin: Tubacexek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia bete eta kaleratutako langileak euren lanpostuetara itzultzea. Hain zuzen ere, helburu hori erdiesteko luzatu zuten langileek gaurko bilera egiteko proposamena, eta jasotako erantzunaren ostean «galdutako aukeratzat» jo dute.
Ordezkari sindikalak bilduta daude orain, erabakia baloratu eta hurrengo urratsak zehazteko. Bien bitartean, bihar -uztailak 14- arratsaldeko 18:30etan Laudioko piketetik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete Aiaraldeko herritarrei.
Filtrazioak
Zuzendaritza langileen ordezkariekin Bilboko hotel batean bilduta zegoen unean egin du salto prentsara albisteak, bilkura amaitu gabe zegoela. Enpresa Batzordeak berak baizetatu dio zuzendaritzaren erabakia Aiaraldea Komunikabideari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!