Tren zerbitzua irisgarria bilakatzea exijitu dute Laudio, Amurrio eta Urduñako pentsiodunek
Tren geltokietara jo dute hiru udalerrietako pentsiodunek, eta erreklamazio kolektiboak tramitatu dituzte bertan. through Aiaraldea.eus
Tren zerbitzuaren irisgarritasuna aldarrikatzeko baliatu dituzte Aiaraldeko pentsiodunek astelehenen honetako elkarretaratzeak. Laudio, Amurrio eta Urduñako tren geltokietara jo dute, eta erreklamazio kolektiboak tramitatu dituzte lehiatiletan, trenak irisgarriak izatea eskatuz.
Modu horretan, pentsiodunen mugimenduak bat egin du Maria Luisa Goikoetxea eta Itziar Moleresek duela zenbait aste zabaldutako deiarekin. Erreklamazioak egiteko deia zabaldu zuten martxoan bi urduñarrek, Renfek jarriko dituen tren berriak irisgarriak izatea eskatzeko. Amurrioko pentsiodunek handik egun batzuetara jo zuten udalerriko tren geltokira hori eskatzeko, eta berriro itzuli dira gaur.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!