Tren sozialaren aldeko eta AHT-ren kontrako konpromisoak eskatu dizkiete alderdiei
Frackinga edo zentral nuklearrak gelditu ziren moduan, AHT-a ere gelditzea posible dela uste dute honen kontrako plataformek.
Arabako eta Nafarroako AHT-ren aurkako eta tren sozialaren aldeko plataformak,
gai hau hauteskunde kanpainan presente egon dadin lanean ari dira. Horren erakusle, larunbatean Gasteizen egin zuten mobilizazio jendetsua.
Probintzia hauetan, orain arteko trenbideekiko paraleloki 250 kilometro abiadura handiko linea berria egiteko asmoa «eskandalu hutsa» da plataformen izenean. Izan ere, «modu honetan lurraldea suntsitu eta milaka milioi euro xahutzen» direla uste dute.
Zentzu honetan, Arabako Foru hauteskundeetara eta Nafarroako Parlamenturako aurkeztu diren alderdi politikoei konpromisoa eskatu diete datorren legealdiari begira.
Arabako kasuan, EH Bilduk eta Podemosek “datorren legealdian emango diren negoziazio eta balizko itun guztietan abiadura handiko trenaren aldeko proiektu berrien gelditzea eta bertan behera uztea tinko defendatzeko konpromisoa» hartu dute.
Aipatutako konpromisoak horrela jarraitzen du: “Negoziazio eta balizko itun hauetan, abiadura handiko trenaren proiektuaren aurkako alderdiak gehiengoa izatekotan, gehiengo aurkakotasun hori dagozkion txostenetan esplizituki islaturik agertu beharko da”.
Bestalde, “pertsonak zein merkantziak garraiatuko dituen eta herriak, eskualdeak, hiriburuak zein industrialdeak lotuko dituen tren soziala bultzatzeko konpromisoa hartu dute, era berean, gaur egungo trendideen berrikuntza eta modernizazioaren aldeko hautua egiten dutelarik. Beharrezkoa izatekotan, trenbide-zabalera europarra duten trenak ibili ahal izateko hirugarren hari baten instalazioa bultzatzeko konpromisoa ere hartu dute». Horrela irakur daiteke sinatutako konpromisoan.
Proiektu hauek gobernu zentralak bultzatutakoak badira ere, plataformek uste dute Arabako erakundeen babesik gabe aurrera atera ahal izatea askoz ere zailagoa izango litzatekeela.
Frackingaren edo energia nuklearraren adibideak
Atzera begira, hasiera batean alderdi gehienek energia nuklearraren edo frackingaren alde egin zutela gogoratu dute, baina milaka lagunen borrokak norabidea aldatzea lortu zuen. «Duela urte batzuk ezinezkoa zirudiena orain normaltzat daukagu eta gaur egun erabatekoa da Arabako alderdiek frackingaren edo energia nuklearraren aurka duten jarrera».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!