Tren sozialaren aldeko eta AHT-ren aurkako manifestazioak egun osoko egitaraua izango du lagun
Maiatzaren 18an izango da manifestazioa, hauteskundeak baino astebete lehenago eta Final Four txapelketaren asteburuan.
Lautadako eta Arabako Haraneko AHTrik Ez! plataformek hilabeteak daramatzate maiatzaren 18an Gasteizen ospatuko duten manifestazio handia prestatzen. AHT-ren proiektua salatzearekin batera, euren herrietan tren sozialaren aldeko apostua egin dezaten eskatuko dute egun horretan Arabako hiriburuan. Data ere, ez da kasualitatea: hauteskunde lokalak baino astebete lehenago eta ekimen garrantzitsua Gasteizen, maiatzaren 17tik 19ra ospatuko den Final Four txapelketa.
Plataformek, udaletan eta kontzejuetan mozioak eta eskaerak erregistratu dituzte tokiko erakundeek tren sozial baten alde antolatu duten manifestazioa babestu dezaten eta, horretaz gain, harremanetan jarri dira herrialdeko eragile sozial, sindikal eta politiko ezberdinekin.
Hilabeteak dira AHTaren aurkako Arabako eta Nafarroako plataformak elkarlanean ari direla ekimen ezberdinak antolatzen, maiatzaren 18ko manifestazioari begira. Hala, datorren maiatzaren 8an, Gasteizko Aldabe gizarte-etxean AHT: zulora garamatzan trena mahaingurua egongo da David Hoyos irakaslearen laguntzarekin.
18ko manifestazioari dagokionez, 12:30ean abiatuko da hau, San Anton Plazatik. Behin hau amaituta, egun osoko egitaraua antolatu dute Florida parkean: herri bazkaria, haurrentzako gunea, kontzertuak…
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!