Trebiñuko osoko bilkura ere Forestalia enpresaren goi-tentsioko linearen aurka azaldu da
Iruraiz-Gauna, Agurain eta Donemiliagako udalak ere Forestaliak egin nahi dituen goi-tentsioko lineen aurka agertu dira azken hilabetean.
Trebiñuko Udalak, osoko bilkuran, baztertu egin du Forestalia Renovables enpresa pribatuak Zaragozatik Gasteizera sustatu duen goi-tentsioko linea. Goi-tentsioko linea horrek, Arabako Errioxatik Jundizera, Añana eta Trebiñu zeharkatuko ditu, eta «inpaktu» handia izango du udalerrietan. Iruraiz-Gauna, Agurain eta Donemiliagako udalak ere Forestaliak egin nahi dituen goi-tentsioko lineen aurka agertu dira azken hilabetean.
Trebiñuko Udaleko EH Bilduk azaldu duenez, «titulartasun pribatuko eta sustatzailearen erabilera esklusiboko proiektu honek atea irekitzen du energiaren garraioa pribatizatzeko», orain arte Espainiako Sare Elektrikoarena izan baita eskumena. Gainera, proiektu hori ez dago jasota Estatuaren plangintzan. Garraio linea denez (eta ez ebakuaziokoa), enpresa baimenik gabe ari da, ez baitu jarduera horretarako eskumenik. Gainera, proiektuak ez du betetzen hirigintza-plangintzan xedatutakoa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!