Trebiñuko barrendegiaren «berehalako integrazioa» aldarrikatu zuten larunbatean
Trebiñuko Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin zuen, barrendegiaren integrazioa aldarrikatzeko. Bertako biztanleek bizi duten ziurgabetasun egoera salatu zuten.
Arabako bihotzean kokatuta egon arren, Covid-19ari aurre egiteko Gaztela eta Leonek ezarritako neurrien menpe daude trebiñuarrak. Gaztela eta Leonek pairatzen duen gaixotasun tasa altuak segurtasun neurri berriak ekarri ditu eta eragin zuzena dute Trebiñuko barrendegian.
Trebiñuko Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin zuen larunbatean Trebiñuko plazan barrendegiaren «Arabarekiko berehalako integrazioa» aldarrikatzeko. Barrendegiko herritarrek bizi duten ziurgabetasun egoera salatu zuten: «Ez da justua, eta ez da normala, erakutsarazi nahi diguten hain herrialde demokrata izanda bizi garena, estatuak trebiñuarrok jasaten dugun arazoa konpontzeko biderik ez erakustea».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!