Traktore martxa deitu du UAGAk ostegunean
Hauteskunde kanpainan ere lehen sektorearen aldarrikapenak kontuan hartzeko eskatu dute. through Alea.eus
Azken hilabetetako lehen sektoreko mobilizazioen ostean, ostegunean, apirilaren 18an, traktore martxa berri bat iragarri du UAGA sindikatuak. Hiriko kale nagusiak hartuko dituzte, eta Santa Barbarako ekoizleen merkatuan amaituko da martxa.
Kexu dira berriz ere nekazariak, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde kanpainan «alderdi politikoek gure eskaerei aurre egiteko promesak egin dituzten arren, egunotan ikusten dugu nekazaritza eta abeltzaintza ikusezinak direla eztabaida eta diskurtsoetan». Horregatik, eta haien arazoak eta eskaerak lehen planoan jartzeko deitu dute protesta. «Politikariei eta gizarteari gure arazoak oraindik hor daudela gogorarazteko, datorren astean alderdi guztiei hurrengo legealdirako gure sektoreak dituen lehentasunak jasotzen dituen taula emango diegu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!