Torturaren aitortza exijitzeko manifestazioa Gasteizen, torturaren aurkako egunean
Sortuk deitutako manifestazioa egin zuten igandean, otsailak 13, torturaren egia argitara eraman eta milaka torturatuek merezi duten aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeekin batera, bake eta askatasun agertoki berri bat aldarrikatzeko.
Otsailaren 13ko eguna Euskal Herrian irudimenean beltzez irudikatzen dugun efemeridea dela esanez hasi zuten ekitaldia, manifestazioaren hondarrean. Izan ere, aurten 41 urte igaro dira Joxe Arregi Izagirre Zizurkildarra tortura basatiak jasan ondoren Espainiako polizia nazionalak erail zuenetik, otsailaren 13 batez. Haren omenez egiten da egun horretan Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian.
Praktika sistematikoa izan da: 5657 torturatu izan dira gutxienez, Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Ertzaintzaren eskuetan. Gasteizen 198. Egun, inpunitate osoa dute tortura baimendu zuten arduradun politiko, instituzional, judizial eta medikoek zein tortura praktikara eraman duten poliziek.
Torturaren errealitateak gertakariak argitu eta ardurak hartzea behar duela aldarrikatu zuten Sortuk deitutako manifestazioan: «ezin dugu ahaztu tortura-delitua sistematikoki edo modu hedatuan gertatzen denean ez dela preskribatzen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!