Tortura, Araban ere irekita dagoen zauria
Euskal Memoriaren datuen arabera, Arabako 350 lagun inguru torturatuak izan dira 1960tik gaur egun arte Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren edo Guardia Zibilaren partetik: datu hauek eskualdez-eskualde banatu ditugu. Otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Egunean, bi elkarretaratze ezberdin egongo dira Gasteizen.
Otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Egunean, Araban, Euskal Herrian eta munduan orokorrean torturatuak izan diren eta gaur egun torturatuak diren pertsonak izango dituzte gogoan.
Euskal Memoriaren datuen arabera, 1960.urtetik 2019.urtera Arabako 400 lagun inguruk torturak jasan dituzten polizia talde ezberdinen partetik: Ertzaintza, Guardia Zibila eta Espainiako Polizia. Eskualdez-eskualde, hauek lirateke datuak:
- Soilik Gasteizen, 1960.urtetik gaur egun arte, 244 lagunek tortura kasuak salatu dituzte Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren edo Guardia Zibilaren partetik.
- Aiaraldean, berriz, datuek argi hitz egiten dute: 62 lagunek pairatu dituzte torturak azken hamarkadetan. 42 Laudion, 7 Amurrion, 2 Urduñan, 8 Orozkon, 2 Arrakudiagan eta 1 Aiaran.
- Gorbeialdean, gutxienez, 29 lagunek: 4 Legution, 3 Urkabustaizen, 1 Aramaion, 17 Otxandion eta 4 Zigoitian.
- Lautadako kasuan, Agurain da nabarmenena: herriko 12 lagunek salatu dituzte torturak.
Eusko Jaularitzak Paco Etxebarriari eskatutako informeari dagokionez, 1960.urtetik 2014.urtera 245 arabar torturatuak izan dira. Hala ere, nahiz eta Euskal Memoriaren zifra baino baxuagoa izan, indar polizial berdinak agertzen dira informean, Ertzaintza barne.
Asteazkenean, tortura salatzeko bi elkarretaratze ezberdin egongo dira Gasteizen, biak 19:30ean:
- Sortu-k Espainiar Gobernuko Ordezkaritzan (Olagibel kalean) egingo du elkarretaratzea, Aitortza, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeak exijitzeko.
- Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua Andra Maria Zuriaren Plazan bilduko da.
Zauri irekia
2018.urtean, Torturaren Aurkako Eguna aitzaki, Ertzaintzak, Espainiako Poliziak edo Guardia Zibilak torturatutako belaunaldi ezberdinetako lau arabarren testigantzak bildu zituen Hala Bideok erreportaje honetan: Marina Sagastizabal, Xabier Izaga, Txiki Donnay eta Susana Atxaerandio. Horiekin batera, Ixone Legorburu psikologoak hartu zuen parte erreportaje luze honetan.
Ohiko torturen testigantzetatik haratago doan erreportaje bat da hau, torturaren sustraietara jo duena: tortura metodo ezberdinek eurengan eragindako sufrimendua, Eusko Jaurlaritzaren txostena eta bizitakoaren zein etorkizunaren inguruko hausnarketa dira erreportajearen ardatz nagusiak, protagonisten ahotsak oinarri.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!