TIRA jaialdia larunbat honetan Gasteizko Alde Zaharreko herri egituren alde
Auzoan Bizi eta Herrizoma sareek egun osoko egitaraua antolatu dute ekainaren 3rako. Etxebizitza eta elikadura arazoei kolektiboki erantzuteko apustuan jarraitzen dute.
Iazko martxoaren 19an egin zuten TIRA Vol. I jaialdia, eta bigarren edizioa antolatu dute aurtengorako. Ekainaren 3an izango da, larunbat honetan, eta Alde Zaharreko herri egituren arteko elkarlanaren erakusle izango da jaialdia, antolatzaileek adierazi dutenez. Bi urte inguru daramatzate Auzoan Bizi eta Herrizoma sareek auzoan lanean, etxebizitza eta elikadura problematikak lantzen, hurrenez hurren.
Larunbateko egitarauari hitzaldi batekin emango diote hasiera. AZET Bilboko etxebizitza sindikatuko kideek hartuko dute hitza «Krisia eta herri egiturak» izeneko solasaldian, eguerdiko 12:00etan hasita Santa Maria plazan. Ondoren 13:30etatik aurrera, mural margoketa eta marianitada egingo dituzte Bittori plazan, Auzolana pilotalekuaren alboan.
Herri bazkaria ere antolatu dute TIRA jaialdirako. Auzolana pilotalekuan izango da eguerdiko 15:00etan, eta bertaratu nahi dutenentzako tiketak Txapelarri tabernan daude salgai 10 euroren truke. Arratsaldean PD Kat DJen pintxada izango da Txapelarriko kantoian 18:00etatik aurrera, eta eguna amaitzeko kontzertuak antolatu dituzte Gasteizko Gaztetxean. Ternura eta Sutan Klan taldeak arituko dira oholtza gainean, gonbidatu batzuez lagunduta, eta DJ Pezon bikoteak emango dio amaiera gauari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!