Tasio Erkizia (Jan eta Jabe): «Ez da egia goseari aurre egiteko onena [elikadura] multinazionalen esku uztea dela»
Elikadura sistemaren egungo egoeraren analisia eta burujabetzarako gakoak eman dizkigu Erkiziak.
«Jan eta Jabe: Elikaduraren bidez Herria eraikitzen» liburua argitaratu du Tasio Erkiziak, Txalaparta argitaletxea eta Iratzar Fundazioarekin batera. Bertan elikadura aurkezten du gako estrategiko gisa nazio eraikuntzarako, ekonomia, osasuna, kultura eta nazio izaera baldintzatzen dituen faktore gisa, eta alternatibak proposatzen ditu.
Tasio Erkizia bera izan dugu gaur Hizpidean. Berarekin aztertu dugu nola dagoen gaur mundua elikaduraren arloan. Multinazionalak, agroindustria eta nekazaritza intentsiboaren egoera eta ondorioak azaldu dizkigu, eta azken hamarkadetako bilakaeraz aritu zaigu. Bestalde, gizarteak daukan kontzientziazio maila apala salatu eta alternatibak bilatzen aritu gara. Euskal Herrian ematen diren esperientzia esanguratsuak, nekazaritza ekologikoa eta merkearen arteko kontraesana, elikaduraren munduan behar diren politika publikoak… Elikadura zirkuitu laburra, ekonomia zirkularra, saltoki kolaboratiboak aipatu dizkigu irtenbidea jorratzeko aukera gisa.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Tasio Erkizia (Jan eta Jabe): "Ez da egia goseari aurre egiteko onena [elikadura] multinazionalen esku uztea dela"00:32:38
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!