Tasio Arrizabalaga (Foro Sozial Iraunkorra): «Torturatutako 3.415 pertsonen testigantzei egiazkotasuna aitortu bazaie ere, aitortza ofiziala ez dute 100 baino gehiagok jaso»
Bihar burutuko da Europa Biltzar Jauregian "Torturaren ostean berreraiki" mahai-ingurua.
Bihar, urtarrilak 22, «Torturaren ostean berreraiki. Tresnak eta esperientziak feminismotik» mahai-ingurua ospatuko da Europa Biltzar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan. Honen inguruan hitz egiteko Foro Sozial Iraunkorreko kidea den Tasio Arrizabalaga izan dugu Hizpidean.
Emakumea eta torturaren loturatik eta euskal gatazka deitu izan den testuinguruan eman den Giza Eskubideen urraketa aitortzeko beharretik sortutako mahai-ingurua dela azaldu digu. Erreparazio prozesuan zehar lagungarriak izan daitezkeen tresnez mintzatu da, feminismoaren presentziaren garrantzia azpimarratuz.
Bestalde, torturatutako pertsonen kopuruaren inguruan hitz egin du, datu horien ezaugarriak aipatuz eta horietatik aitortza jaso dutenen kopurua oso urria dela salatuz.
-
Hizpidea: Tasio Arrizabalaga (Foro Sozial Iraunkorra): "Torturatutako 3.415 pertsonen testigantzei egiazkotasuna aitortu bazaie ere, aitortza ofiziala ez dute 100 baino gehiagok jaso"00:14:43
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!