«Talka espazio bat baino gehiago da: lapurtu digutena eskuratzera goaz»
Gasteizko Udalak Talka proiektu feminista desalojatu ostean, bertako emakumeek* «Talka espazio bat baino zerbait gehiago» dela gogoratu dute.
Aurreko ostegunean, otsailaren 21ean, urte luzez hutsik zegoen Álava-Velasco jauregian errotuta zegoen Talka proiektu feminista hutsarazi zuen Gasteizko Udaltzaingoak.
Bi egun beranduago, ehunka lagunen babesa jaso zuen proiektuak Gasteizko kaleetan egindako manifestazioan. Horretaz gain, desalojoa inolako baimen judizial gabe eman zela salatu zuen -hala onartu zuen Udaltzaingoak ostegunean bertan-.
Ohar batean, Talka proiektuko kideek azaldu dutenez «Talka espazio bat baino zerbait gehiago da: Talka proiektu bat da, auzo izaera bat, aliantzak egin eta sistema kapitalista heteropratriarkala iraultzeko herraminta bat, sisteman arrakala bat, pitzadura bat, apurketa bat…».
Ohar batean salatu dutenez, Martxoaren 8ko Greba Feminista ate joka dagoenean etorri da desalojoa: grebarako prest zuten material asko eraman zuten poliziek espaziotik. «Martxoak 8 gertu dugun honetan, talka espazio erreferentzial bat da; greba antolatu eta aliantzak sortzeko. Horrelako herri antolaketa guneak erasotzen dituzten bitartean, instituzioak aurpegi zuriketa kanpainarekin hasi dira; feminismoa merkantilizatuz, produktu bilakatuz eta duen indar iraultzailea deuseztatuz».
Zentzu honetan, hitz batzuk helarazi nahi izan dizkiete instituzio ezberdinei: «Armatu gaitezen, lapurtu digutena eskuratzera goaz […] Gure nahi, desio, harreman, beharrak erdigunean jartzearen helburuarekin, jaio zen eta biziraungo duen proiektu integrala dugu Talka».
Amaitzeko, jakinarazi dutenez, Talkan egiteko pentsatuak zeuden ekimenak ez dira bertan behera geratuko eta beste gune batzuetan burutuko dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!