‘Talka’ eraikinaren zona guztiak seguruak direla berretsi du arkitekto tekniko batek
Talka proiektu feministak lehen egun hauetako balorazioa egin du, Udal Gobernuaren jarrera salatuz eta datozen egunetarako egitaraua aurkeztuz. Gizon zein emakumeentzako ate irekiak, argazki masiboa, auzolana, kontzertua… egongo dira hilabete honetan zehar.
Abenduaren 15ean jaiotako Talka proiektu feministak lehenengo egun hauetako balorazioa egin du prentsa ohar baten bitartez. Lehenengo aldiz atera dira publikoki hitz egitera, nahiz eta proiektuaren eta espazioaren inguruan asko hitz egin den hedabide ezberdinetan.
Emakumeek* jakin ahal izan dutenez, eraikinean sendotze estruktural lanak egin dira orain dela denbora gutxi. Hori gutxi balitz, eraikinaren zona guztiak seguruak direla berretsi du arkitekto tekniko batek: «Eraikinaren egoera teknikoa ona da eta, beraz, ez dago inolako segurtasun arazorik gu bertan egoteko. Ez dezatela erabili gure segurtasunagatik kezkatzen direlaren aitzakia gu bertatik botatzeko».
Bide batez, datozen egunetarako ekimenk aurkeztu ditu Talka-k. Larunbatean, abenduaren 22an, argazki masiboa deitu dute 13:00etan eraikinean bertan eta abenduaren 24an, 17:00etatik 19:00etara ardo beroa eta ate irekiak, gizon zein emakumeentzako. Hala ere, ez dira ekimen bakarrak izango:
- Osteguna 20 | Monstrenkaren antzerki ibiltaria.
- Ostirala 21 | 20:30ean pintxo potea.
- Larunbata 22 | 10.00etatik 22:00etara auzolana eta kontzertua. 13:00etan argazki masiboa.
- Igandea 23 | 19:00etan asanblada.
- Astelehena 24 | 17:00etatik 19:00etara ardo beroa eta ate irekiak, gizon zein emakumeentzako.
- Osteguna 27 | Auzolana 10:00etatik 22:00etara.
- Larunbata 29 | Auzolana 10:00etatik 22:00etara.
«Etxearen kontra, enpresa pribatu baten alde»
Gorka Urtaranen Udalaren jarrera «irmoki» salatu dute emakumeek*. «Bagenekien euren babesik ez genuela izango, azken finean euren utzikeria eta interesen kontra baitoa gure proiektua eta gure izana. Baina benetan lotsagarria deritzogu hartu duten jarrera. Emakume* talde batek erabilera sozial baterako okupatu dugun etxearen kontra zuzenean joan dira eta enpresa pribatu baten alde egin dute (emakumeak* garela nahita ezkutatuz bozeramaileen batzordean udal gobernuak aurkeztu zuen testu proposamenean)».
Gogoratu dutenez, eraikin hau urteetan zehar hutsik eta inolako erabilerarik eman gabe egon da enpresa honen eskuetan -gutxienez 13 urte-. «Ez dute ezer egin hori honela izan ez dadin. Eta orain erabilera bat emango zaiola, ateak ireki eta bizitza eman nahi diogula, orain molestatu egiten die.
Bitartean, hainbat eragile feministek babesa erakutsi diote espazio berriari sarean, antzeko mezuak publikatuz denek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!