Sute berri bat piztu zen atzo Gardelegiko zabortegian, astebetean bigarrena
Atzo, bigarren igandez jarraian, sua hartu zuten Gardelegi zabortegiko hondakinek. Gasteizko Eguzki talde ekologistak espedientea zabaltzea eskatu du, suteen nondik-norakoak ikertu eta herritarren segurtasunerako beharrezkoak diren neurriak ezartzeko.
Ekainaren 28an, igandea, sua hartu zuten Gasteizko Gardelegi zabortegiko hondakin plastikoek. Atzo, uztailak 5, sute berri bat piztu zen zabortegian bertan. Dimentsio handiko sutea izan zen atzo iluntzeko 21:00etan sortutakoa eta honek eragindako ke zutabea gasteizko hainbat lekutatik ikus zitekeen.
Gasteizko Eguzki talde ekologistak espediente bat zabaltzea eskatu zuen ekainaren 28an bertan eta atzoko gertakarien ostean galdegindakoan berretsi dira. Suteen jatorria ikertu eta herritarren segurtasuna mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatu du. «Hondakinen aire zabaleko sua oso negatiboa dela osasunerako arriskutsuak diren kutsatzaileen emisioengatik, hala nola dioxina eta furanoengatik eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoengatik» ohartarazi dute talde ekologistako kideek
Me he acercado a Gardelegi a ver el incendio (vivo a 3 km). Importante dimensión
Por suerte para Gasteiz, hay viento sur. El fuerte olor llega hasta el puerto de Vitoria (a 6 km)
Alguien al volante?
Se están midiendo las dioxinas (recordemos Zaldibar)?
Arriola?
Murga?
Urtaran? pic.twitter.com/SKQlSlhjvj— Mikel Otero (@otero_mikel) July 5, 2020
Suteek foko azpian jarri dute berriro Gardelegi. 60 hektareako zabortegia da Gasteizko Gardelegi zabortegia. Urteetako ikerketek Zadorra ibaira egindako lindano isurketak atera ditu argitara. Uren tratamendu estazio bat eraiki zen isurketa horiek kontrolatu eta gelditzeko baina honen eraginkortasuna aztertzeke dago oraindik.
Gainera, iragan otsailean, Zaldibarreko zabortegian gertatutako luiziak sortutako «premiazko kudeaketari» erantzuteko Eusko Jaurlaritzak laguntza eskatu zien Euskal Autonomi Erkidegoko zabortegiei eta Gasteizko Udala prest azaldu zen Zaldibarreko material «ez arriskutsuak» Gardelegin metatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!