Sustrai Colina garaile Bastidako lehen finalaurrekoan
17:00etan hasita, Inazio Usarralderen aginduetara jarri ziren lehen finalaurreko honetan Jone Uria, Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo, Agin Laburu, Jon Martin eta Igor Elortza. Bastidako Udalari eta Arabar Errioxako bertso eskolari eman nahi izan zizkion eskerrak Bertsozale Elkarteak, bertso saioa antolatzeko emandako laguntzagatik.
Finalaurreko saioetan eginbeharrekoak aldatu zitzaizkien bertsolariei, final laurdenekin alderatuz gero: aurreko fasean bezala, binaka aritu ziren zortziko txikian eta handian eta banaka puntu erantzunetan, baina sei puntuko motzean aritu ziren gerora. Eta azkenik, kartzelako lana gauzatu zuen seikoteak; «ez duzu gonbidapenik jaso baina joatea erabaki duzu» egokitu zitzaien gaia.
Puntu gehien bildu zituen Sustra Colinak, 705,5. Haren atzetik honela geratu zen sailkapena: 703 Igor Elortzak; 690 Agin Laburuk; 671 Jon Martinek; 669 Jone Uriak; eta 600 puntu Nahikari Gabilondok. Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Mikel Beaumont, Mikel Fernandez de Arroiabe, Joakin Arregi, Zigor Leunda eta Mikel Lersundi izan ziren epaimahai eta idazkari lanak egin dituzte Joxe Mari Altunak eta Esti Zengotitabengoak.
Bigarren itzulian aritzeko txartela eskuratu zuen zuzenean Colinak eta Amurrioko saioan oholtzaratuko da berriz ere azaroaren 19an. Gainerako bertsolariek lehen itzuliko beste saioetan gertatzen denaren aiduru egon beharko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!