Suhiltzaileen zerbitzua polizia eredura hurbildu nahi dutela salatu du LABek, Araba eta Gipuzkoako LEPan
Arkauteko akademiak Araba eta Gipuzkoako Aldundiekin batera kudeatu duen LEParen izen-emate prozesuan "onartezinezko irizpideak" salatu ditu sindikatu abertzaleak.
Araba eta Gipuzkoako suhiltzaile Lan Eskaintza Publikoaren kudeaketa ereduaren aurka agertu zen LAB sindikatua aurretik ere: negoziatzeko markorik ez zegoelako eta izen-emateko prozesuko irizpideek suhiltzailearen figura eredu polizialera gerturatzeko asmoa zutela susmatzen zutelako.
Orain, izena emateko prozesua irekita, sindikatuak salatu du berretsi egin dela beldur hori. Izan ere, oposizioetako oinarrietan halakorik agertzen ez den arren, lan eskaintzan izena eman nahi duten pertsonak, prozesuarekin aurrera egiteko, behartuta daude, batetik, azterketa psikoteknikoak inpugnatzeko eskubideari uko egitera eta, bestetik, Polizia Akademiako zuzendaritzari norbere fitxa poliziala eskatzeko baimena ematera, bizitza pertsonalaren espioitza eta kribak egitea ahalbidetuz.
Lehen irizpideari dagokionez, oposizioan izena ematen duten pertsonak onartu beharko du «azterketa psikoteknikoak tresna baliagarria direla balorazioa egiteko». Horrela, debekatu egin nahi dute inpugnazioak egiteko eskubidea, LABen arabera: «Ondo dakite froga psikoteknikoen aurka gaudela sindikatu guztiak eta suhiltzaileen kolektiboa, ez direlako gardenak, aukera ematen dutelako beraiek nahi dutenak aukeratzeko». Oro har, inpugnazioak eginez gero, irabazteko aukera egon ohi da. «Negoziatzen lortu ezin dutena, inolako lotsarik gabe inposatzen dute», salatu du sindikatuak.
Bestetik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari delitu-aurrekarien eta inhabilitazioen fitxak eskatzeko baimena ematen diola onartzera behartuko dituzte oposiziora aurkezten direnak. LABek azaldu du onargarria litzatekeela (kasuaren arabera) eskatzea plazaz jabetzeko ez egotea inhabilitatua, auzipetua edo gidabaimenik gabe, ez ordea izena emateko prozesuan: «Ehunka izengairen datuak babesteko eskubidea urratzea dakar eta pertsona horien guztien fitxa poliziala ematen dio Poliziaren Akademiako zuzendariari, horretarako eskubiderik ez duenean. Gainera, aukera ematen dio administrazioari bizitza eta aurrekari pertsonalak espiatzeko eta horren araberako hautaketa egiteko. Zuzendari nagusiak erabakiko du eta Arkauteko bulego ilunetan egingo da kriba hori».
Suhiltzaileen zerbitzua eredu polizialera hurbiltzea eta bizitza pertsonalaren espioitza salatzeko, zein «herritarrengatik gertuko suhiltzaileen zerbitzu baten alde borrokatzen jarraitzeko» elkarretaratzea deitu du LABek ostegunean, hilak 15, Gasteizko Probintzia Plazan, 12:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!