Statkraft multinazionalak Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoak hautsak harrotu ditu
Araba eta Gipuzkoako mugan eta Urola Erdialdean eraiki nahi ditu parke eolikoak multinazional norvegiarrak. Azpeitiko Udalak herri batzar irekia deituko du eta enpresako arduradunak ere izango dira bertan. Bitartean, hainbat herritar antolatzen hasi dira proiektu horiek ez dituztelako begi onez ikusten eta bilera deitu dute Azpeitian bertan. through Argia.eus | Urko Apaolaza Avila
Hautsak harrotu ditu aste honetan Statkraft multinazional norvegiarrak Euskal Herrian bi parke eoliko jarri nahi dituen albisteak. Multinazionalak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dizkio proiektuak: Araba eta Gipuzkoako mugan, Aramaio eta Eskoriatza artean bata, eta Azpeitian bestea.
Azpeitiko Udalak batzar batera deituko ditu herritarrak gaiaren inguruan hitz egiteko eta Nerea Alkorta alkateak (EH Bildu) baieztatu du Statkrafteko arduradunak ere bertan izango direla. Proiektuak baditu elementu «berritzaileak» Alkortaren arabera: «Sustatzailea Norvegiako enpresa publiko bat dela eta, garrantzitsuena, energiaren sozializazioaz eta demokratizazioaz eta lankidetzaz hitz egiten dela», adierazi dio Hamaika Telebistari.
Ildo beretik idatzi du sare sozialetan EH Bilduko trantsizio ekologikoko idazkari Mikel Oterok: «Proiektu horiei buruz eztabaidatzea tokatuko da (beste askori buruz bezala), baina badirudi proposamen berezi baten aurrean gaudela», azaldu du Twitterreko bere kontuko harian. Oterok gaineratu du multinazionalak «kode etiko sendoa» duela.
Hainbatek EH Bilduren baitan iritzi aldaketa ikusi dute adierazpen horiekin. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, baina, esan du aldatu dena Jaurlaritza bera dela, eta Euskaltel enpresa publikoarekin gertaturikoa jarri du horretarako adibide: «Saldu zuenean [Arantxa] Tapiak esan zuen ezin genituela enpresa publikoak eduki, hori komunisten kontua zela. Bada, orain Tapiak dio gustatuko litzaiokeela horrelako konpainia bat izatea», adierazi du Radio Euskadin.
Fagor interesaturik
Statkraftek Euskal Herrian eraiki nahi dituen parkeak 58 MW eta 33 MW potentziakoak lirateke eta denera 90 milioi euroko inbertsioa egin nahi du horretarako.
Fagor taldeak, bere aldetik, adierazi du «hasierako harremanak» izan dituztela multinazionalarekin eta Statkraften «eredu berriak» eskaintzen dituen aukera aztertzen ari direla, Aritz Otxandiano Fagorreko iraunkortasun arduradunaren hitzetan.
Eolikoen aurkako mugimendua
Azken urteetan Euskal Herriko eskualde eta lurralde askotan parke eolikoak sortzeko egitasmoak ezagutarazi dira eta proiektu horien kontra dauden herritarrak mugiarazi ditu horrek; hala, hainbat plataforma sortu dira eta protestak egin dituzte.
Adibidez, Arabako Mendiak Aske kolektiboak deituta, Labrazan eta Azazetan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen kontrako martxa egin zuten joan den abuztuan. Zizkurkilen, Andatza mendian 121 metroko altuerako 4 haize errota jarri nahi dituztela jakiteak ere alarmak piztu ditu, inguruko naturgune bakanetakoa baita.
Hala, Azpeitian asko dira Statkraften proiektua mesfidantzaz ikusten dutenak eta batzarra deitu dute Zentral eolikorik ez! leopean datorren asterako.
Statkraft enpresa publikoaren holdingak
Statkraftek Euskal Herrian eraiki nahi dituen parkeak 58 MW eta 33 MW potentziakoak lirateke eta denera 90 milioi euroko inbertsioa egin nahi du horretarako. Fagor taldeak, bere aldetik, adierazi du «hasierako harremanak» izan dituztela multinazionalarekin eta Statkraften «eredu berriak» eskaintzen dituen aukera aztertzen ari direla, Aritz Otxandiano Fagorreko iraunkortasun arduradunaren hitzetan.
Norvegiako enpresa publikoak makina bat proiektu jarri ditu abian munduan barrena berriztagarriekin –sektorean nagusi da Europan–, horretarako bere filialak diren sozietate eta holdingak sortuz edo Solarcentury bezalako enpresa handiak erosiz.
Brasilen, esaterako, Hego Amerikako konplexu eoliko handiena eraikitzen ari da Bahian, Ventos de Santa Eugenia izenekoa, 91 turbina eta 518,7 MW-koa.
Eta gertuago, Alacanteko Vinalopóko 435 hektarea edo futbol zelai inguruko megaplanta fotovoltaikoa eraikitzea, Statkraft Holding España SL-ren esku dago; talde ekologistek hainbat helegite jarri dituzte, ustez energiaren konexio-hurbilekoa izan behar zuenak, azkenean 54 kilometroko tentsio altuko linea batekin egin nahi dutelako.
Statkraftek 2021 urtean ia 1.600 milioi eurotik gorako etekin garbiak lortu zituen esku artean dituen azpiegitura eta proiektuen bidez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!