Statkraft enpresaren proiektu eolikoaren aurrean, aramaioarrak ezkor
Batzarra egin zuten Aramaion Statkraft enpresak Itsaraz proiektuari buruz azalpenak emateko. Aurretik, elkarretaratzea egin zuten zenbait lagunek kanpoaldean Arabako Mendiak Aske plataformak deituta.
Goiena Debagoienako hedabideak azaldu du «ezkor» azaldu zirela herritarrak asteazkeneko batzarrean Statkraft enpresak Itsaraz proiektu eolikoari buruz emandako azalpenekin. Eskoriatza etaAramaio artean enpresa norvegiarrak eraiki nahi duen parke eolikoa da Itsaraz. Proiektuak eztabaida eta aurkakotasuna sortu ditu eta enpresaren ordezkariak asteazken honetan Aramaion egin den batzarrean izan dira, azalpenak ematen.
Batzarra hasi baino lehen elkarretaratzea egin zuten zenbait lagunek kanpoaldean Arabako Mendiak Aske plataformak deituta, Itsaraz proiektuaren aurkako protesta gisa.
Statkraften ordezkariek, Goienak laburbildu duenez, proiektua «garapen fasean» dagoela azpimarratu zuten, eta egiteko daudela ingurunean eta biodibertsitatean eragingo lukeen inpaktua neurtzeko ikerketak. Nabarmendu zuten, gainera, argindarraren faktura murrizteko «eredua» dela, eta interesatuak proiektuaren jabetzaren parte izan daitezkeela. Proposatutako kokalekuan haize asko dagoela eta EAEn «gaur egun ekoizten den energiaren erdia» ekoiztuko lukeela ere ziurtatu zuten.
Ondoren, herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten eta ordu bete inguru eman zuten horretan. Besteak beste, Statkraften proiektuek Norbegiako saamiei eta Txileko maputxeei eragin dieten kaltea mahai-gaineratu zuten, egingo dituzten ikerketen egiazkotasuna zalantzan jarri, etorkizuna erabakitzeko tresnak zeintzuk izango diren galdetu, eta Itsarazek sortuko duen energiaren balioa, kualitatibo zein kuantitatiboa, oraindik ez dakitela aipatu, Goienak jaso duenez.
Nabarmendu zen galderetako bat herritarren erabakitzeko gaitasunari buruzkoa izan zen: aramaioarrei hitza emanez gero eta aurkako jarrera nagusituko balitz, enpresak zer egingo lukeen galdetu zuten. Erantzuna izan da erakunde publikoek ordezkatzen dituztela herritarrak, Eusko Jaurlaritzak baitu azken hitza.
2023 hasiera inguruan herritarren iritziak jakiteko beste bilkura bat antolatzeko asmoa erakutsi du Lierni Altuna alkateak. Udal ordezkariek adierazi zutenaren arabera, ez dute ondoriorik oraindik atera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!