Sonia eta Irati (Aramaioko Talde Feminista): «Krisi egoera honetan bizitza posible izateko behar duguna mahaigaineratu nahi dugu.»
"Euskal Herria osoa zeharkatzen dute gaur egun proiektu txikitzaileek."
Martxoaren 4ean, «Lurra eta bizitza suntsitzen dituen sistemari alternatiba Agroekofeminista» lelopean, sareak josi, hausnartu, sortu, gozatu eta aldarrikatzeko eguna antolatu du Aramaioko talde feministak.
Goizeko 10:00ak eta 14:00ak bitartean egingo den tailerrean, krisi ekosozialarekin kezkatuta dauden emakumeei elkar ezagutzeko espazio bat ireki eta «gure ahotsa entzunarazteko» adierazpen testu bat elkarrekin osatu eta zabaldu nahi dute. Proiektu txikitzaileen inguruko analisitik abiatuta, landa eremuko bizimodua aintzat hartu eta ekoizpen eta kontsumo eredua berraztertuko dituzte.
14:30etan berriz, bazkari autogestionatua egongo da eskolako jangelan, norberak ekarritako janaria partekatuz.
Zaintza zerbitzua behar duenak, aurrez jakinarazi behar du.
Bertaratzeko asmoa izanez gero, edota informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko helbide elektronikora idatzi daiteke aramaixokotaldefeminista@proton.me . Telefono bidez ere egin daiteke harremana, zenbaki honetan: 653715258.
Guzti honetaz hitz egiteko, Sonia eta Irati izan ditugu gurean.
-
Hizpidea: Sonia eta Irati (Aramaioko Talde Feminista): "Krisi egoera honetan bizitza posible izateko behar duguna mahaigaineratu nahi dugu."00:14:42
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!