Solasaldia | Su festak, Euskal Herriko jaialdiak XXI. mendean
Gasteizko Eva Forest Liburutopian izan genuen Jon Urzelai, "Su festak, Euskal Herriko jaialdiak XXI. mendean" saiakeraren egilea.
Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifi kazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatu ditu Urzelaik. Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak. “Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat”, ohartarazi du. Harekin, baina, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratu du, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen.
Pasa den asteazkenean, Gasteizko Eva Forest Liburutopian izan genuen Jon Urzelai, «Su festak, Euskal Herriko jaialdiak XXI. mendean» saiakeraren egilea eta Jon Etxeberria «Okantza» Hala Bedi irratiko lagunarekin aritu zen solasean.
Hemen entzungai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!