Siriako eta Kurdistango herrien askatasunaren aldeko borroka
Azken egunetan, HTS talde salafista faxistak Damaskora iritsi eta Siriako gobernuaren erorketa eragin du, egoera are gehiago okertuz. Era berean, Israelgo estatu sionistak Siriako egitura estrategikoak suntsitzen jarraitzen du, Golan aldeko lurralde okupatuak are gehiago zabaltzeko helburuarekin.
Turkia ere ez da atzean geratu. Bere armadaren eta SNA aliatuaren bidez, Rojavako Iraultza Mugimenduari zuzenean erasotzen ari da, Manbij eta Kobane bezalako eskualdeak mehatxatuz. Eragileen arabera, NATO eta Mendebaldeko botereek Turkiaren eta Israelen jarduera hauen aurrean konplizitate zuzena erakusten dute. «AEBk, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak euren interes geopolitikoak lehenesten dituzte, herrien sufrimendua alde batera utziz», adierazi dute.
Egoerak luzaroan jarraitu duen arren, testuinguru hau are gehiago larriagotu dela azpimarratu dute eragileek. Horren aurrean, Siriako eta Kurdistango herrien aldeko elkartasun internazionalista ezinbestekoa dela aldarrikatu dute.
Euskal Herritik elkartasun aktiboa
Gasteizko eragileek azpimarratu dutenez, Euskal Herritik mobilizazio aktiboak antolatu eta presio soziala egin behar da. «Siriako eta Kurdistango herriei babesa adieraztea garrantzitsua da, baina, era berean, Euskal Herrian bertan inperialismoarekin lotutako egiturei aurre egitea ere ezinbestekoa da», ohartarazi dute.
Herrien askapenaren aldeko borroka kolektibo honetan parte hartzeko deia egin dute. «Ez dago beste aukerarik; elkartasunak gure borroka globalaren parte izan behar du», azpimarratu dute eragileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!