Sindikatu guztien babesarekin amaitzera doa Michelingo 4 egunetako greba
Estatu mailako langileen ordezkariekin bilera deitu du zuzendaritzak astearte goizean Burgosen, penintsulako lantegi guztiak grebara joateko mehatxuaren aurrean.
Gaur, ekainaren 12an, berriz ere greba eguna izan dute Gasteizko Michelinen fabrikan, ekainaren 5etik deitutako lau greba egunetako azkena. Hasieran sindikatu batzuek soilik deitu bazuten ere (ELA, LAB, CGT eta ESK, ordezkarien % 47ak), azkenerako sindikatu guztien babesarekin amaitu da greba. Izan ere, ostiralean CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek ezezkoa eman zioten zuzendaritzak egindako proposamenari, eta jadanik arrakastatsuak izaten ari ziren greba egunetara batu ziren. Beraz, larunbateko greba eta astelehenekoa langileen ordezkarien % 100aren babesarekin egin dira.
Soldatak «tranparik gabe» KPIaren arabera igotzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea izan dira grebaren aldarrikapen nagusiak. Sindikatuek % 27ko igoera eskatzen zuten soldatetan, lau urteko epean igotzekoa, baina enpresak % 12ko igoera besterik ez zuen eskaini. Sindikatu batzuek lehenik, eta guztiek ondoren, uko egin diote zuzendaritzaren proposamenari, eta greba eta mobilizazioak izan dira horren erakusle. Ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an egin dituzte lanuzteak, eta langileek argi babestu dituzte deialdiak. Ekoizpena etetea lortu dute, eta tailerretan % 90etik gorakoa izan da jarraipena, sindikatuen esanetan.
Estatu mailako greba
Joan den ostiralean, ekainaren 9an, enpresaren zuzendaritzak estatu mailako langileen ordezkariekin bilera egin zuen, eta bertan langileen ordezkariek mehatxua luzatu zioten enpresari, penintsula osoan grebara joango zirela ekainaren 19an eta 23an, hiru eguneko epean beste bilera bat deitzen ez bazuen. Azkenean enpresako zuzendaritzak beste bilera batera deitu ditu ordezkariak, bihar, ekainaren 13an, goizeko 11:00etan Burgosen.
Zuzendaritza biltzera behartzea garaipen bat izan bada ere, Gasteizko Michelineko greba deitu zuten sindikatuek negoziazio esparru propioa eskatu zute estatu mailako mahai negoziatzailearen aurrean, esanez “Gasteizko plantillak lantokien arteko batzordetik atera daitezkeenak baino lan baldintza askoz hobeak merezi” dituela, eta horretarako negoziazio esparru propioa beharrezkoa dela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!