Sinadura bilketa abiatu dute baldintzarik gabeko oinarrizko errenta Legebiltzarrera eramateko
Angel Elias: “Asko lagunduko luke aukera egokiagoak hartzeko, askatasun handiagoz”
Otsailaren 18an aurkeztu zuten Herri Ekimen Legegilea, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proposatzeko. Pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna gisa aurkeztu zuten. Orain, sinadura bilketa abiatu dute. 10.000 sinadura behar dituzte gutxienez Herri Ekimen Legegilea Legebiltzarrean eztabaidatu dadin. Internet bidez sinatu daiteke, hemen, edo herri eta auzo ezberdinetan jarriko dituzten postuetan ere babestu daiteke ekimena. Lau hilabetez iraungo du bilketak.
EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa da Angel Elias, eta ekimenaren bultzatzaileetako bat. Berak martxoan azaldu zizkigun proposamenaren nondik norakoak. Gizartean eta pertsonen bizi baldintzetan izango duen eraginaz hitz egin zigun. Aipatu zuen lan baldintzak negoziatzeko askatasuna, autonomia eta berme berriak ekarri ditzakeela, eta logika ezberdina daukala gaur egun indarrean dauden bestelako errenta moten aldean, ez duelako baldintzarik eskatzen (EAEn hiru hilabetez bizitzea soilik) jaso ahal izateko, eta ez delako egoera iragankor baterako pentsatua. Finantzatzeko moduez ere hitz egin genuen, BPGaren %7a beharko dela aurreikusten baitute.
Eusko Legebiltzarrak tramiterako onartuta, sinadura bilketa abiatu dute, 10.000 pertsonaren babesa lortu behar baita.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Sinadura bilketa abiatu dute baldintzarik gabeko oinarrizko errenta Legebiltzarrera eramateko00:25:53
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!