Sexu-langileen ahotsa eta bizipenak lehen lerrora
"Sexu-lana: Kriminalizazioa edo aitortza" jardunaldiak antolatuko dituzte urriaren 24ean LABek eta Iparhegoa fundazioak elkarlanean, sexu-langileen subjektu politiko izaera aitortzeko mahaigaineratzeko helburuarekin.

Sexu langileen IAC (Intersindical Alternativa de Catalunya) sindikatuaren aurkezpen prentsaurrekoa, urriko jardunaldietan parte hartuko dute
Sexu lanean aritzen diren langileen egoerak, bizitzak, aldarrikapenak eta nahiak ezagutzera emango dituzte urrian LAB sindikatuak eta Iparhegoa fundazioak antolatutako jardunaldietan: «Sexu-lana kriminalizazioa edo aitortza». Protagonistek lehen pertsonan aztertuko dute sexu-langileen jarduera garatzen den testuinguru eta errealitatea.
Montehermoso Kulturgunean burutuko dira jardunaldiak, urriaren 24an. Bi mahainguru prestatu dituzte gaiari heltzeko, 10:00etatik hasita. Lehenengo mahainguruan testuinguru orokorra izango dute aztergai, sexu-lanaren kriminalizazioa eta aitortza aurrez aurre jarriz. Bertan Clarisa Velocci, Genera kolketiboko kidea, trataren kokapenaz arituko da eta Maria Barconsek, Antigona ikerketa taldeko kideak, sexu-lanaren eskubideen aitortza izango du hizpide.
Bigarren mahaingurua legedia eta sexu-langileem subjektu politiko izaera izango dute mintzagai Paula Sánchez eta Paula Ezkerra, AFEMTRAS sexu-langileen elkarte feminista eta Intersindical Anternativa de Catalunyako ordezkari sindikala hurrenez hurren.
Sexu-langileak subjektu politiko
LABek eta Iparhegoa dundazioak langile izaera fabrika batean lan egiten duenaren baino zerbait zabalagoa dela aldarrikatu nahi dute, sexu-langileak subjektu politiko bezala aitortzea. Bide horretan errealitate horren protagonistak lehen lerroan egotea ezinbestekoa deritzote: «Gure abiapuntua argi da: sexu langileak dira beraien bizitzen protagonistak, horregatik beraien ahotsa entzutea ezinbestekoa da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!