Sei urte Ekaitz Samaniego gabe
2012ko urtarrilaren 14an, lehenengo herri harresietako baten ostean, Ertzaintzak Ekaitz Samaniego gasteiztarra atxilotu zuen 8 urteko espetxe zigorra betetzeko. Hirugarren aldiz, ‘Ekaitz In Da House’ ospatuko dute urtarrilaren 20an Gasteizko Gaztetxean.
Sei urte bete dira Ertzaintzak 2012ko urtarrilaren 14an Ekaitz Samaniego gaztea Gasteizen atxilotu zuenetik. Hari babesa emateko eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioaren amaieran atxilotu zuten Samaniego. Manifestazio amaierako ekitaldia egiten ari zirela, Samaniego beste lagun batzuekin batera agertu zen pankarta batekin, eta bildutakoen txaloak eta animoak jasoz.
Handik bost minutura agertu ziren ertzainak, zenbait furgonetatan, eta auto batean eraman zute Samaniego.
Aste batzuk lehenago ezkutatzeko erabakia hartu zuen gazteak, bere egoeraren «bidegabekeria» agerian uzteko. Gasteizko eliza batean itxialdia egin zuen, eta hainbat esperrutako lagunen elkartasuna jaso zuen. Eskubide zibil eta politikoak defendatzeko lehenengo harresietako bat izan zen Samaniegorea.
Segiko gazte antolakundeko kide izateagatik zortzi urteko espetxe zigorra berretsi zion Espainiako Epaitegi Gorenak.
‘Ekaitz In Da House’, urtarrilaren 20an Gasteizko Gaztetxean
Hirugarren aldiz, data hauetan ohitura bilakatu den ‘Ekaitz In Da House’ jaialdia ospatuko dute Gasteizko Gaztetxean. 19:00etan hasiko da jaia eta III. Freestyle txapelketa ospatuko dute orduan. Bertan egongo diren artistak Izar Mendiguren, Ruben Sanchez, Ekaitz Astiz, ‘Ziakhus’, Ane Guria eta Iñaki Viñaspre izango dira, Tito Indarrapek aurkezle lanak eginez. Gainera, ‘DJ Egurenen’ baseek muinoko etxea alaituko dute, 121 Crewko Ruforen doinuekin.
21:30etan Pastor eta Gatonen kontzertua eta 22:15etan izango da finala. Jateko, negu giroan, gaztainak egongo dira. Epaile lanetan Labasu, Markes eta Abascal arituko dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!